Sunday 18 January 2009

ERO ETXE KROSA


Jada, Ero etxe krosa amaiturik dago.

Laskorain ikastolako ikasleak lan ederra egin dute; poztasun aurpegiak ikusi ditugu, baita aserre aurpegiak baina gehien ikusi diren aurpegiak, neke aurpegiak dira.

Azpimarratu beharrekoa da, anoeta ikastolako haurren esfortzua, beraiek izan dira eta sari gehien lortu dituztenak eta.

Thursday 15 January 2009

LE PARKOUR

Kaixo, gaur parkour-ari buruz hitz egingo dugu:

Parkour-a kirol modalitate berria da, kirol honetan garrantsitzuena, zure helmugara ahalik eta azkarren iristea da. Horretarako, barandilak, zakarrontziak, kotxeak, paretak, obretan dauden eraikuntzak...

Kirol honetan bakoitzak bere eboluzioaren bidea eraikitzen du. Bakoitzak bere helmugak lortzea, bere buruarekiko segurtasuna lortzea...

Bideo honetan agertzen dena munduko txapelduna da: DAVID BELLE

DKV Juventut vs. TAU Baskonia

Kaixo lagunok!
Gaur, urtarrilak 15, TAKE saskibaloi elkarteak irtenaldi paregabea antolatu du. TAKEko ekipoek DKV Juventut eta TAU Baskoniaren arteko lehia ikusteko aukera izango dute. Baina ez larritu sarrerak oraindik salgai daude eta. Gasteizen izango da partidua eta zihur gaude primerako plana dela. Horregatik animatzen zaituztegu arratsaldean guraso, lagun edo bizilagunarekin arratsalde entretenigarri bat pasatzera.
Besterik gabe agur bero bat.

Hor duzue munduko saskibaloi liga oneneko beste bideo bat. Honako hau 2008-ko All-Stareko bat da.