Monday 9 November 2009

Herri Kirolak.

Ostegunak 15, Dbh4ko ikasleak Anoetara joan ziren Herri kirolak egitera. Laskorain, Hirukide, Anoeta herri eskola, Jesusen bihotza eta Aralarrek parte hartu zuten. 6 jarduera antolatu ziren: Lokotsak, Sokatira, Egur-pila, Txingak, Boloak eta Zapia.

Giroa, eguraldiarengatik hotz izan bazen ere, bikaina izan zen. Jokoz joko egin ziren proba guztiak, batzuetan, denbora dexente pasatzen zen eta besteetan aldiz, oso gutxi. Bi ordu ingurutan bukatu ziren jarduerak. Partaide guztiek oso ondo pasa zuten eta emaitza bikaina lortu genuela uste dugu.