Wednesday 9 June 2010

DENOK ANOETARA ERRALAREKIN !!



Igandeak 13, errealak ligako azken partidua jokatuko du etxean, irabazi edo berdintzen badu, lehengo mailara igoko da. Horregatik, igande onetan, 18:00etan erreal zale guztiak joan zaitezte errealari bultzadatxo bat ematera, behar du eta!
AURTEN BAI!! http://www.youtube.com/watch?v=PssgnRRxkoQ

Monday 7 June 2010

Zorionak Miren!

Kaixo lagunok!

Orain dela, 3 aste leihaketa txiki bat egin genuen gure artean, dbh 3 eta dbh 4-koen artean. Leihaketa hau futboleko ligaren inguruko galdeketa batean oinarritzen zen eta gure artean Miren Ezeiza izan zen irabazle bakarra. Hori dela eta Mireni elkarrizketa txiki bat egin diogu.

-Ligaren inguruko leihaketa honetan jarritako erantzunak horrelako emaitzak izango zirela uste zenuen ala zortez izan zen?
Zortez, beste lagunei begiratu eta zertxobait aldatuta jarri nituen nire erantzunak.

-Futbola gustatzen al zaizu?
Ez, ez naiz futbolzalea.

-Futbolean oinarrituz, zein da zure talderik gustukoena?
Erreala.

-Kirolen bat egiten al duzu?
Bai, ginasia erritmika.


Eskerrikasko Miren eta Zorionak!


Anne S.S Julen S. Nico M. Txomin A. Maddi S.

Wednesday 2 June 2010

TERMINATO IL GIRO DI ITALIA

Dagoeneko bukatu da Italiako Giroa. 23 lasterketa luze eta gogorren ondoren, irabazlea italiar txirrindulari bat izan da. 19. etapan, Ivan Basso lider jarri zen 195kilometroko ibilbide batean Aprica herrian hamaitzen zela. Lasterketa horretan 3min eta 06 segundu atera zizkion David Arroyori, momentu horretan giroko liderra zen eta etapa horretan Ivan Bassok eskuratu zuen lidertza.
Mendikoa berriz, Matheee LLoyd-ek eskuratu zuen 56punturekin, eta bigarren Ivan Basso ere 41 punturekin.
Hori dena dela eta, gure porrako irabazleak hauexek izan dira:
Unai Hernandez, Beñat Balerdi, Jon Artola, Andoni Mateos, Haritz Zabala, Gorka Toledo, Ainhoa Zubiria eta Nabil Hussein.
Zortzi irabazle hauek sari gixa txupatxus bana jasoko dute.

AURTEN BAI!


Errealak larunbatean Villareal-B ren aurkako partidua irabazi zuen,sufritzeko partidoa izan zen baina irabazi egin zuen. Zale txuri-urdin asko joan ziren partidoa ikustera eta asko animatu zuten.
Orain larunbatean Errealak irabazten badu Cadiz-en aurka eta Betisek Numantziaren aurka galdu ,Erreala matematikoki lehen mailan egongo da!
Aurten bai aurten lehen mailan egongo gara , Aurrera txuri urdinak!