Thursday 11 November 2010

TENISA

Tenisa XIX. Mende hasieran sortu zen, XX. mendearen bukaeran bost kontinenteetara hedatu zen. Indian -artean Ingalaterraren kolonia- 1880an hasi ziren lehenengo txapelketak jokatzen, baita Australia, Japonia eta Hegoamerikan ere. 1910ean India osorako estreinako tenis txapelketa antolatu zuten. XX. mendean Europa osoan zen ezaguna. Euskal Herrian, Donostia aldean hain zuzen, XIX. mendean bazeuden jada teniseko jokaleku pribatu batzuk. Espainian, batez ere iparraldean eraiki zituzten eta ondoren Bartzelona eta Madrilgoak etorri ziren.



Dena den,Euskal Herriko lehenengo partiduak Donostiako zezen plazan jokatu ziren, 1904an. Handik aurrera beste leku batzuetara hedatu ziren. 1909an, Espainiako Tenis Federazioa sortu zen eta lau urteren buruan, 1913an, Nazioarteko Tenis Federazioa.

Tenislari aipagarriena

Pete Sampras (AEB, 1971-).

Grand Slam emaitzak
Australiako Irekia: Irabazle (1994,1997)
Wimbledon: Irabazle (1993-95,97-2000)
AEBetako Irekia:Irabazle (1990,93,95,96,2002)
Roland Garros:Final-erdiak (1996)