Wednesday 7 March 2012


Edurne Pasaban, hamalau 8.000-koak igo dituen lehen emakumea eta Laskorain Ikastolako Ikasle ohia ere bada.Edurne, alpinismoan izan experientziari esker, enpresetako langileei talde lanaren garrantzia erakusten ibiltzen da. Zer Berri aldizkariak, Shisha Pangma-n izan ziren gatazkak ezagutu nahi izan ditu, besteak beste, horregatik elkarrizketa egin izan diogu.



-Zergatik erabaki zenuen alpinista izatea?

Txikitatik gustatu izan zait mendira joatea. Hasieran gurasoekin eta ondoren lagunekin. Pixkanaka pixkanaka gero eta mendi garaiagoak igotzen hasi nintzen. Alpinista profesionala izatea erabakia hartu nuen mendian gustora sentitzen nintzelako, askatasuna eta zoriontasuna topatzen nuelako mendian nengoenean.

-Zein izan zen lehenik igo zenuen mendia? Eta azkena?

Lehenik igotako mendia ziurrenik gurasoekin etxe inguruko baten bat izango zen.
Igo nuen lehenengo zortzimilakoa, 2001-eko Maiatzaren 23-an, Everest mendia izan zen. Azkeneko zortzimilakoa aldiz, Shisha Pangma izan da, 2010-eko Maiatzaren 17an.
Baina igo dudan azken mendia asteburu honetan Pirineotan Vall de A´ran-en izan da.


Gehiago irakurtzeko klikatu hemen.