Thursday 18 December 2008

TOLOSAKO KIROLARI HOBERENAK


Saria Xabi Alonsori eman zioten 2008ko abenduaren 16 egin zen sari banaketan. Bera izan zen Tolosan jaio den futbolista internazional famatuena eta gainera espainiako selekzioan arrakasta handia lortu du. Saria ez zuen berak hartu bere izenean bere anaia Jon Alonsok egin zuen. Gala Leidor zineman egin zen, bertan ere Tolosako beste kirolari famatu eta bide on bat eduki duteni buruz hitzegin zen.
Xabi Alonsorekin batera beste saridun batzuk egon ziren, horien artean Laskorain ikastolan egondako eta dauden batzuk:Lander Gil (atletismoa); Jon Azpiazu (igeriketa); Ana Usabiaga (txirrindularitza); Joseba Rojo (eskia); Unai Arcelus (judoa); Tolosako atletismoko taldearen 4x100 partaideak ; TAKeko nesken taldea (arrauna) eta zesta puntako C.D. Beotíbar (zesta punta). Bigarrren lekuan TAKeko nesken taldea geratu zen eta hirugarren lekuan Joseba Rojo eskialaria.
Xabi Alonsori eman zioten plaka Usabal Polikiroldegian jarriko dute lehengo urtean Edurne Pasaban-ren plakarekin egin zen bezala.

Beste urte batez, gala honek, irabazteko jaio zirenei zoriondu eta saritu die.


Thursday 11 December 2008

JULEN GOROSTIAGAREKIN BERRIKETAN

Julen Gorostiaga, lASKORAIN IKASTOLAko Dbh3ko ikaslea dugu. Bere afizioetako bat arrauna da eta Tolosako Arraun Clubarekin aritzen da arraunean.

-Noiz hasi zinen arraunean? Duela bost urte , gutxi-gora-behera, hasi nintzen nire afizioetako bat lantzen, ondo dakizuen bezala aurrauna.
-Zer postutan aritzen zara? Kontra-hanketik aritzen naiz normalean baina beste postuetan ere egon izan naiz.
-Zenbat lagunek osatzen duzue batela? Bost lagunek , baina trainerutan bost lagun baino gehiago sartzen dira.
-Liga asko al daude arraunlaritzan? Enbarkazioen arabera.
-Zenbagarren postuan zoazte? Oraindik denboraldia ez dugu hasi, eguraldia dela eta otsailean hasiko gara berriro arraunean, azarora arte gutxi gora behera.
-Neguan arraunean aritzen al zarete? Ez, neguan eguraldiak asko laguntzen ez duenez, fisikoa lantzen dugu gogor.
-Zenbat urtetik zenbat urtekoentzat da arrauna? Ez dago adin konkreturik, baina normalean gazteek 12 urterekin hasten dira arraunean, eta arrauna uzteko ez dago adin zehatz bat , badaude bai, 56 urteko gizonak arraunean ongi dabiltzanak.
-Zein arraun talde duzu gustukoen? Kontxako banderan parte hartzen duten arraun taldeetatik, Zumaia da gehien mirasten dudan taldea.
-Handitan arraunlaritzan jarraitzea gustatuko litzaizuke? Bai, asko gustatuko litzaidake, niretzat arraunlaritza garrantzitsua da, eta askotan arraunean ibili ondoren, desberdin sentitzen naiz.
-Zein taldetan gustatuko litzaizuke parte hartzea profesionalera iritsiz gero? Tolosan, baina horretarako trainera bat sortu beharko genuke Tolosako arraunlaritza taldekoak; hori zaila ikusten dugu, trainera sortzea ez baita erreza.
MILA ESKER JULEN.

Tuesday 9 December 2008

HERRI KIROLAK

Kaixo lagunok, jakingo duzunez joan den ostiralean Gipuzkoako eskolarteko herri kirol txapelketa jokatu zen Billabonan. Laskorain ikastolak ere izan zuen parte hartzeko parada. Billabonara bidaiatu genuen jokalariak baikortasun handiz joan ginen lehengo urtean garaipenarekin bueltatu baiginen etxera. Txapelketa ondo joan zitzaigun, joko guztietan erregular ibiliaz. Hasieratik jakin genuen lehen postuetaz borrokatzeko aukera izango genuela.

Baina proba batean izan genuen zorte txarraz baliatuta oñatiko ikastolakoak aurreratu egin zitzaizkigun. Azken emaitzak dena esaten du:Onati 724. Tolosa 723 hurrengo batean izan beharko da.

AIMAR OLAIZOLA 4T'ERDIKO TXAPELDUN!


Kaixo lagunok!!!!!
Aimar Olaizolak Irujori irabazi zion 22-17 beraz laugarren aldiz irabazi du lau terdiko final handia. Lau terdian irabazitako lau txapelekin Julian Reteguiri berdindu dio lau terdiko txapeletan.
Partidua Donostian jokatu zen Atano III.garrenan pasa den astelen arratsaldean.AIO ta ondo segi.

Sunday 7 December 2008

ABRAHAM OLANOREKIN SOLASEAN

-Beno ba Abraham kontaiguzu, noiz eta non jaio zinen?
Anoetan jaio nintzen eta 4. kurtsorarte han bizi izandu nintzen, eta 5. mailatik aurrera Tolosan.
-
Noiz erabaki zenuen txirrindularitzan ibili nahi zenuela?
Txirrindularitzan ibiltzea betidanik izan dugu etxean. 9 urte nituelarik konpetizioetan parte artzen hasi nintzen. Nire anaiaren bizikleta eredu edukita (EMPORIUN bizikleta)
-Zeure gurasoek zer esaten zizuten?
Neure aitarentzat sorpresa izan zen, eskolan batean ( Del Oria eskola) inskribitu zen bere aitaren baimenik gabe eta tolosako Olimpiadetan hartu zuen parte eta irabazi egin zuen.
-
Kirolari trebea al zinen txikia zinenean?
Oso saiatua eta trebea izan nitzen. Beti gustatu zait denetik egitea eta beti izan dut gustoko kirola.
-
Zein kirol mota praktikatzen zenituen?
Atletismoa praktikatzen nuen gehien, krosetan parte hatzen nuen Tolosa Club de Futbolakin. Baina Atletismoakin batea beti izan dut gogoko bizikleta.
-
Eta orain?
Gaur egun bizikletan ibiltzen eta korrika egiten jarraitzen dut.
-
Eta nonbait egiten al duzu lan? Zertan?
Momentu honetan Unipublic-en egiten dut lan. Taldeak organizatzen, hotelak eta aukeratzen, buelta espainia antolatzen eta beste herrietako txapelketei laguntzen…
-
Zein urtetan hasi zenuen ziklismoa profesionalki?
92.urtean urte erdia profesional bezala CHCS-en pasa nuen, eta rekalifikatu in nitzan Kaiku Guruesan 2 hilabetetan zehar eta geroago Lotus festinan profesional mailan.
-
Zer suposatzen du edo suposatu zuen zuretzat munduko txapelketa irabazteak?
Asko suposatzen zuen. Garaipena lortzea oso atsegina izan zen. Berezia izan zen azken 2 kilometroak gurpila zulatuarekin egin nituelako.
-
Eta joko olinpikoetan domina irabazteak?
Ez zen izan munduko txapelketa bezain berezia baina garrantzitxua izan zen. Ez zeukan orrenbesteko entzumena; ordurarte afizionatuek bakarrik hartzen zuten parte eta lehenengo urtea zen profesionalek parte hartzen zutela.
-
Giro askotan hartu al duzu parte? Zenbatetan?
2 alditan hartu dut parte eta bietan podiumean egon naiz 96. urtean 3.na eta 2001ean 2.na.
-
Zein motatako esperientziak bizi izan dituzu txirrindularitzan?
Esperientzia txarrak eta honak bizi izan ditut, bietatik pixka bat. Lanbide guztietan bezala, zorte hona lana egin da gero etortzen da eta zorte txarra edozein momentutan.
-
Zein izan da bizi duzun esperientziarik txarrena ziklismoan?
Espainiako bueltan erori egin nintzen lider nindoala Anglirun bukatzen zen mendiko etapa gogorra eta azkenean 5.na gelditu nintzen. Erorketaren ostean sahiets bat hautsia neukan eta plakak atera behar izan nituen kazetariek hori sinesteko.
-
Eta onena?
Momenturik onenak ezagutu ditudan pertsonak, txirrindularitzako pertxonak. Erlazio oso onak izan ditut beraiekin eta oraindik ere badauzkat. Kirola kirola da eta historia egiten du baina geratzen dena lagunak dira.
-
Tolosan bizitzea gustoko al duzu?
Bai gustoko dut, bai bizitzeko eta bizikletan ibiltzeko,oso leku politak daude.
-
Zein modalidadetan ibiltzea gustatzen zaizu?
Gustatu gehiena pelotoiean zoazenean lagun artean hitz egiten, lasai goazenean baina azkar goazenean ez.
-
Zein hiru hitzekin deskribatuko zenuke zeure bizitza?
Pertsona bezala, bizitzan pasoan goaz sementzako edukazioa, aita lagun izatea eta txirrindulari bezala baten bat gogoratzen bada ba ondo dago baina pertsona bezala geratzea gustokoagoa dut.
-
Zergatik utzi zenuen txirrindularitza?
Ba bai semeengatik eta baita ere ikusi nuelako nire maila altuena lortu nuelako.
-
Eta azkenik zer iruditzen zaizu Lans Amnstrong berriz txirrindularitzara itzultzea?
Niri ez zait gaizki iruditzen alde batetik bakarrik begiratuta ematen duen promozioagatik, kantzerraren aldeko irudia. Eta oso gaizki iruditzen zait egin dituen deklarazioengatik. Hurrengo tourra disputatu nahi duela esan duelako, gaur egun dauden txirrindulariak menospreziatzen dituelako.

Beno lagunok eskerrik asko gaur hemen egoteagatik eta beste bat arte.

Saturday 6 December 2008

MALARIAREN AURKAKO PARTIDUA


Abenduaren 16 gaueko 20:00etan jokatu zen partidu bat da. Bertan Iker Casillas eta Rafael nadalen lagunek hartu zuten parte. Partidu hau malariaren aurkakoa da eta gurutze gorriaren ongi izaterako da. Sarrera guztiak agortu ziren, lehenengo kartseko lasterketa bat egon zen, ondoren tenis eta futbol partido bat egon ziren. Horrek denak bi kontzertu ekarri zituen:La Oreja de Van Gogh eta Andy y Lucas. Hau dena egin ondoren, sarrerekin ateratako diru guztia, gurutz gorrira bideratu zen. Hauek, diru hori Malin, hospitale bat irekitzeko erabiliko dute, bertako pertsonen gaixotasunak sendatzeko, batez ere malaria dutenak. Pertsona asko izan dira Iker eta Rafarekin parte hartu dutenak.

Thursday 4 December 2008

KIROL ARINAK


Sofing egiten al duzu? Tumbing-zalea al zara? Adituek esaten dutenez, egunero kirol pixka bat egitea izugarrizko onurak ekartzen ditu. Hauek dira esfortzu handirik eskatzen ez dituzten ariketak:


PASEATZEA: Biriken ahalmena, indarra, arintasuna eta orekaren zentzua gordetzen laguntzen du.


KORRIKA EGITEA: Korrika eginda bihotzaren tamaina handitu egiten da.
Korrika egiteak entrenamendu jarraitua eskatzen du, eta gimnasia eta luzatze-ariketak egin behar dira malgutasuna hobetzeko eta gainkargak ekiditeko. Ondo eginez gero, kirol erabatekoa da.


IGERIKETA: Adin guztientzako egokia den kirola da hezur eta artikulazioetako tentsioa gutxitu egiten bai ditu. Ariketa fisikoa egiteaz gain tentsioak gutxitzen laguntzen du.


TXIRRINDULARITZA: Gaur egun gehien egiten den kiroletako bat da. Bi txirrindularitza-mota daude: mendikoa eta errepidekoa. Bata eta bestea dira egokiak bihotz-biriken ahalmena handitzeko.

Edozein kirol egiten hasi aurretik, beharrezkoa da beroketa-ariketa batzuk egitea lesioak azaltzeko arriskurik ez izateko. Beroketa ezinbesteko prestakuntza da ariketa egiteko.


Informazio gehiago jakin nahi izanez gero jo ezazue helbide honetara: http://www.hiru.com/osasuna/osasuna_05_06_04.html

GIPUZKOAKO ESKOLEN ARTEKO HERRI KIROLEN FINALA


Aurten ere, Gipuzkoako herri kiroletako finala ospatzen da, Zarautzen. Laskorain ikastolako DBH3- ko hainbat ikaslek parte artuko dute. Lehengo urtean finalean ere parte hartu eta irabazi egin genuen. Aurten ere espero dugu emaitza ona lortzea. Animo!!!!!!

Tuesday 2 December 2008

Cristiano Ronaldok irabazi du Urrezko Baloiaren saria.


Cristiano Ronaldo jokalari portugaldarrak irabazi du 2008ko "urrezko baloia" saria.

Sekretu handi bat zen albistea azkenik egia bihurtu da eta 446 puntu lortuta erraz menderatu ditu bigarren postuan zegoen Leo Messi eta hirugarrenean zegoen Fernando Torres.

Oso egun handia dela bera eta bere familiarentzat esan du. Pasaden urtean 31 gol sartu zituen 34 partidutan Premier Leaguen eta 8 Champions Leaguen. Horrez gain, bere taldearekin "Champions"a eta Premier Leaguea ere irabazi ditu. Denboraldi borobila benetan.


ZORIONAK Cristiano!


Thursday 27 November 2008


1988. urtean, Euskal Gobernuak kirol klubei buruz atera zuen lege dekretua zela eta, TOLOSAKO ADISKIDEOK KIROL ELKARTEA (T.A.K.E.) sortu zen, saskibaloi mundura soilik zuzenduriko kluba. Ordurarte, herriko saskibaloia garai desberdinetan izan zen indarrean, iraupen aldakor batekin eta TOLOSA C.F. eta ESCUELAS PIAS ikastetxearen babesarekin, batik bat.
Urte batzuk lehenago, 80. hamarkadaren hasieran, Eskolapioetako ikastetxearen inguruan saskibaloia indar handia hartzen hasi zen, eta lehen aldiz, senior mailako taldea atera zen, orainarte irautea lortu duena aurreko saiakeretako gorabeherei aurre eginez. Tolosako saskibaloiak, indarrean zegoen legediari egokitu zitzaionetik, hazkunde azkarra jasan zuen. Urte gutxitan, gazteen belaunaldiek parte hartzaileen kalitate eta kantitateak gora egitea ekarri zuen eta ondorioz, lehen igoerak lortzen hasi ziren, 90. hamarkada arrakastaz beteriko garaia izatea lortuz. Horrela, 89/90 denboraldian Autonomika Mailara igoera lortu zuen taldeak. 94/95 denboraldiko Lehen Maila Nazionalerako igoerak saskibaloia Eskolapioetatik ateratzea beharrezko bihurtu zuen eta Berazubiko Udal instalazioak hartu zituen. Ondorioz, Tolosaldeko gazte guztiei ateak zabaldu zitzaizkien klubaren baitan aritu ahal izateko.
Oraingo hamarkadaren hasieran, Tolosako saskibaloiak krisi logiko bat jasan zuen, hausnarketa sakon bat eta borondatezko jaitsiera bat eragin zituena, oinarri oinarriko mailatik hastera behartuz 02/03 denboraldian. Harrobia alde batera utzi zen eta horren eragin zuzena partehartzaileen kalitate eta kantitatea jeistea izan zen. Ondorioz, berriro ere harrobiaren aldeko apostua egitea erabaki zen eta, talde nagusia bere kaxara utziz, gazteei eman zitzaien lehentasuna. Lan neketsu eta geldo honen fruituak ateratzen hasi dira, zuzendaritza harro sentiarazten dutenak eta saskibaloi eskolaren sorkuntzan amaituko dutenak. Ahalegin honen ondorioz, senior taldeak 04/05 urtean Autonomika Maila berreskuratu zuen eta urteoro handitzen doa harrobiko taldeen kopurua, klubak entrenatzaile gaituak lortzeko egin duen esfortzuaren ondorioz. Igoera honekin batera, Berazubiko instalazio zaharkituei agur esateko garaia iritsi zen eta Usabalgo Kiroldegi berrira joan zen taldea, non azken bi urteetan hazkuntza garrantzitsu bat jasan duen klubak, senior taldeak, pastelari azken ukitua eman dion Lehen Maila Nazionalerako igoera kontutan hartuz 06/07 denboraldian.

Thursday 20 November 2008

ACB LIGAKO EMAITZAK ZUZEN-ZUZENEAN

Hemen ACB ligako emaitzak, klasifikazioa, notizia garrantzitsuenak eta denetik aurkituko duzu.Astero jornada bakoitzeko gauzak jarriko dizkizuegu, oraingo honetan 17.jaurdunaldikoak esango dizkizuegu.Horretarako klikatu hemen

Tuesday 4 November 2008

F1 en inkesta

Formula 1 bukatu denez inkesta bat egin dugu laskorain ikastolako ikasleei,bertan galdera batzuk egin ditugu eta orain azalguko dizkizuegu:

1- Formula 1 gustatzen al zaizu?:%91,1 formula gustatzen zaie.

2- Zein da gehien miresten duzun pilotoa?:%54 ei raikonen gustatzen zaie,eta
%24,3 alonso gustatzen zaie, hauek dira lenengo 2 pilotoak jendeak aukeratu dituenak.


3- Gustatuko al zitzaizun formula1eko pilotoa izatea?:%62.1 baiezkoa erantzun dute eta %38,8ezekoa erantzun dute


4-Uste al duzu Fernando alonsok beste talde batean hobeto ibiliko zela?%62,1 ek baiezkoa eta %37.9k ezezkoa esan zuten.



5- Ikusi al duzu noizbait formula 1 aurrez aurre?% 29.7k baiezkoa eta %70.3k ezezkoa esan dute.



Inkesta honekin ondorio bat atera dugu: jende gehienak Formula 1a gustoko duela baina oso gutxik ikusi dute aurez aurre.Horretaz gain jende gehienari Kimi Raikonen gustatzen zaiola.Beno ba inkesta honekin agur esaten dizuegu.



ESPAINIAKO LEHEN MAILAKO EMAITZAK


Espainiako lehen mailako 18. jaurdunaldiko emaitzak jakin nahi badituzu ,hauda, klasifikazioa,emaitzak,urrengo partiduak eta jaurdunaldi honetan gertatutako gauzarik berezienak klikatu hemen.

Thursday 30 October 2008

SASKIBALOIA

-Saskibaloi afiziorik ba al duzu?

*%33 Ez.
%45 Bai.
%22 Pixka bat.

-Jokatzen baduzu duzu, non?

*%31 Ikastolan.
%20 Lagunekin.
%17 Inon.
%33 Maiz.

-Zein taldeko zara?

*%42 Bat ere ez.
%30 Baskonia.
%23 Bruesa GBC.
%5 Beste bat.

-Partidoren batera joan al zara?

*%46 Ez.
%3 Ez, baino nahiko luke.
%51 Bai.