Monday 21 November 2011



BEHOBIA-SAN SEBASTIAN


Aurten ere egin da Behobia - San Sebastian lasterketa ezaguna eta inoiz baina jende gehiagorekin, 2011ko edizioan, hau da, 47. edizioan 23.000 pertsona izan dira korrika lasterketa ezagun honetan. Izan ere, korrikalari kopurua handitzen doa urtetik urtera. Ibilbidea betikoa izan da, ibilbide gogorreko proba izan da, bi gain garrantzitsurekin, Gaintxurizketa (Km. 8) eta Mirakruz Gaina (Km. 17), eta baditu ere beste igoera txiki baina ugariak, beraz indarrak ondo neurtzea oso beharrezkoa da azken zatira ondo iritsi ahal izateko.Zirkuituko errekorra 59min eta 19 segundokoa da 1996an Alberto Juzdadok egindakoa. Aurten ere ez da errekorra gainditu, aurreko urtetan Chema Martinez saiatu zen gainditzen eta aurten ez da etorri proba korritzera, ezta ere Rafa Iglesias aurreko urteko irabazlea. Atleta bikain hauek ez etortzearen arrazoia, Behobia-San Sebastian lasterketa espainiar federazioko egutegitik kanpo geratzea da. Rafa Iglesiasek esan du pena handia ematen diola lasterketa honetan parte ez hartzea, oso gogoko zuelako parte hartzea. Aurten Abraham Milaw etiopiarrak izabazi du 1:02:57-ko denbora eginez.Nahiz eta gizonezkoetan ezin izanden errekorra gainditu, nesketan ez da gauza bera gertatu, Tirhas Gebre etiopiarrak gainditu du eta errekorra,1:08:07 ko denbora bikanarekin. Aurtengo edizioa inoiz baina gorragoa izan da, nahiz eta ibilbidea betikoa izan, beste urtetan baina ingresatu gehiago egon dira hospitaletan, igandean egindako tenperatura altuengatik, guztira 40 pertsona egon dira ingresatuta.





2010-ko Donostiako Behobian, denborarik obena 01:01:12 izan zen mutiletan, eta Rafael Iglesias Borregok egin zuen. Bere atzetik, Chema Martinez Fernandez iritis zen helmugara, 01:02:01 eko denbora eginez, eta hirugarren postuan Gontzal Sanz Uribe-Etxebarria izan zen, honek ere ordu eta minutu gutxiko denborarekin.

Nesketan berriz, denbora azkarrenean 20 kilometroak egiten María López de Tejada Ruiz izan zen, honek mutilen denbora lortu gabe ere, denbora bikaina egin zuen: 01:15:10. Maríaren atzetik, 01:17:20 denborarekin, Pilar Fernandez Rodríguez heldu zen helmugara, 2 minutuko tartea zuela lehenengo korrikalariarekin. Eta hirugarren postuan, Meritxell Bonet Jou, 01:18:20 ko denborarekin.

Zoritxarrez, aurreko urteko Behobian, hildako bat egon zen, Cesar E.B izan zen, eta bihotzeko atake batekin hil zen. Amaieran zegoen anbulantziara eraman zuten segituan, baina 14:15 aldera hil egin zen.

Neska eta mutilen lehen hamar postuak ikusteko klikatu hemen:



Monday 7 November 2011

MARCO SIMONCELLI

2011ko Urriaren 23an Sepango zirkuituan, erorketa gogorra jasan zuen Colin Edwars eta Valentino Rossiren artean harrapatua geratu zenean, bere kaskoa hegan atera zen. Pilotu italiarrak buruko traumatismo gogorrak zituen, lepo eta bularrean, eta horrek bihotzeko bat eragin zion. Zirkuituan zeuden klinikako medikuak 45 minutuz aritu ziren pilotua berpiztu nahian baina azkenerako bere hilketa ordua 16:56etan baieztatu zuten.

“Azken egun hauek oso gogorrak izan dira, batez ere 24 ordu igaro ondoren, milaka galdera burura etorri zitzaizkidanean . Zer gertatuko litzateke hura egin izango banu edo beste modu hartara erreakzionatu izan banu?. Beste zerbat egin al izango nuen? Etxera itzuli nintzenean bideoa ikustean galdera horien erantzuna bilatu nuen: ezin izan nuen ezer egin Simoncelli saihesteko. Eta ni bezala, Valentino Rossik ere ez.” Adierazi zuen bere karreretako kide Colin Edwardsek.

Stonerrek ere bere iritzia emateko aukera izan zuen: “ Marco Simoncelliri egin geniezaiokegun omenaldi hoberena berari gustatzen zitzaiona egiten jarraitzea da”.

Berari buruzko informazio gehiago hemen.



Hainbat pilotuk buelta bat eman zuten Simoncelli handiaren omenez, bere familiak nahi zuen bezalaxe eta traken soinuak agurtu zuen pilotua.