Monday 28 September 2009

JUDOAREN MUNDUA




Kirolaren munduan, Judoa ez da oso ezaguna. Ala ere, 1964tik aurrera olinpiar jokoetan parte hartu izan du beti. Kirol hau aztertzen egon gara, eta informazio interesgarri bat lortu dugu zertxo bait gehiago jakin nahiko lukeenarentzat. Judoaren historiarekin hasi eta kirol honetan ibiltzen den Tolosar bati elkarrizketa labur bat egin digou. Ondoren, aparteko informazio batzuei buruz hitz egingo dizuegu.

Judoa, Japonian sortu zen, XIX.mendearen amaieran. Jigoro Kano maisuak sortu zuen arte martzialari deritzo. Arte martzial hau auto-defentsa teknika samuraietatik garatu zuen, min hartzeko beldurrik gabe praktikatu ahalko zen kirol bat bilaka zedin. "Judo" hitzak, malgutasunaren bidea esan nahi du, eta aurkariaren indarra erabili eta aprobetxatzean datza arte honek.

Eta orain, judoan ibiltzen den Laskorain Ikastolako ikasle bati, Unai Saralegiri egin diogun elkarrizketa erakutsiko dizuegu:
1- Noiz hasi zinen kirol hau egiten? 6 urterekin hasi nintzen
2- Zergatik aukeratu zenuen judoa eta ez beste edozein kirol? Nire lagunak judoan hasi zirelako
3- Zenbat ordu entrenatzen dituzue hastean? 4 ordu eta erdi
4- Zenbat gerriko mota daude? 12 gerriko mota daude. Lehenengoa zuri kolorekoa da, bigarrena zuri-horia, hirugarren horia, laugarrena hori-laranja, bostgarren laranja-berdea, seigarren berde-urdina, zazpigarren urdina, zortzigarren urdin-marroia, bederatzigarren marroia, hamargarren beltza, hamaikagarren txuri-gorria eta hamabigarrena, hauda, azkena gorri kolorekoa.
5- Judoko materiala oso garestia ahal da? Bai, adibidez normalean erabiltzen ditugun judogiak 163 euro balio ditu.
6- Sariren bat lortu ahal duzu inoiz? Garrantzitsuenak, Gipuzkoako bigarren, Euskadiko hirugarren bi aldiz eta Toledoko nazio arteko txapelketan hirugarren.
7- Kirol honetaz aparte, egin ahal duzu eta egiten ahal duzu besterik? Leno futbolean ibiltzen nintzen, baina lesioak zirela eta utzi egin nuen. Orain, judoa bakarrik egiten dut.
8- Noiz arte jarraitzeko asmoa duzu? Ikasketak, lesioak edo lanak uzten didan bitartean.
9- Eta azkenik, aldaketarik aldaketarik nabaritu ahal duzu hasi zinetik orain bitartean? Bai. Asko ikasi dut baina judoan ez bakarrik, baita ere nire burua kontrolatzen eta nire buruari objetiboak jartzen.

Eta amaitzeko, aparteko informazio labur bat:

-Jazkera: Judoan erabiltzen den trajeari, JUDOGI deitzen zaio, urdinak eta txuriak izaten dira. Argazki batzuk aurkitu ditugu, klikatu hemen ikusteko.
- Gerrikoen sailkapena: Kirolarien mailak bereizteko gerrikoak erabiltzen dituzte. Gerrikoaren kolorearen arabera kirolariaren trebezia atzeman daiteke.