Thursday 30 April 2009

ERREALAREN HISTORIA

Hastapenak
Futbola edo foot-balla XX. mendearen hasieran iritsi zen Gipuzkoara. Ingalaterratik etorri zen, herrialde hartan ikasten edo lanean ari ziren gazteen eskutik. Donostian jokatu zen lehenengo futbol partidaren aipamena 1902koa da. Hala ere, garai horretarako Gipuzkoako beste herri batzuetara ere iritsia zen futbola, esate baterako, Iruna. Dena dela, Donostiako lehenengo kluba San Sebastian Recreation Club izan zen (1903), edo hala egiaztatu da, behintzat. Baina hura ez zen hirian zegoen klub bakarra, beste batzuk ere baziren Vasconia, Esperanza, Fortuna Old Boys…

San Sebastian Recreation Cluben koloreak, hasieran, berdea eta horia ziren, baina 1908ko martxoan jantzi berriak estreinatu zituzten (alkandora zuria, SS letra urdinak eta galtza urdinak).

Hasteko, titulu bat
Lehenengo urte haietan donostiarrek oso emaitza onak izan zituzten, baina ezin zuten txapelketa ofizialetan parte hartu, ez baitzeuden Erregistro Zibilean izena emanda. 1909ko Espainiako Txapelketan parte hartzeko Club Ciclista izena hartu zuten, talde hark legezko baldintzak betetzen baitzituen. Eta Club Ciclista izenarekin lortu zen, hain zuzen ere, historiako lehenengo titulua, Espanyol de Madrid taldeari 3 eta 1 irabazita. Final hartan aritu ziren jokalari donostiarrak honako hauek izan ziren: Bea, A. Sena, Arocena, Arrillaga, Echeverria, Rodriguez, M. Sena, Lacort, McGuinness, Simmons eta Bireben. McGuinnessek bi gol sartu zituen Club Ciclistaren alde eta Simmonsek bat Madrilgo taldearen alde.

Gipuzkoako futbolaren barruan nagusitasuna lortzeko Real Union taldearekin izan zen borroka eta nazioarteko partidak dira bigarren hamarraldi honetako ardatz nagusiak. Hamarraldi hau, bestalde, Santanderko Kopako final hirukoitzarekin eta Ligaren jaiotzarekin amaitzen da.

Gipuzkoan nagusitasuna lortzeko borroka
Realak eta Real Unionek oso borroka polita eta zuzena izan zuten Gipuzkoako futbolaren barruan nagusitasuna lortzeko. Borrokaren lehenengo urteak Irungo taldearen aldekoak izan ziren, baina 1922-23 denboraldian bi taldeak aurrez aurre jarri ziren bira bikoitzean; bakoitzak garaipen bat eta bi berdinketa lortu zituen. Berdintasuna haustea ezinbestekoa zen, eta 1923ko martxoaren 18an bi taldeak San Mames zelaian arituko ziren lehian. Realak jokalari nagusietako bat, Mariano Arrate alegia, falta zuen, baina 2 eta 1 irabazi zuen. Realaren bi golak Eduardo Arbidek sartu zituen eta horrela lortu zuen Realak Gipuzkoako Txapelketa. 1924-15, 1926-27 eta 1928-29 denboraldietan ere bere esku izan zuen Realak Gipuzkoako txapela.

Gipuzkoako lehenengo bi taldeen arteko partidek ikusmira handia eragiten zuten eta kartsutasun handiz bizi izaten ziren bai Irunen bai Donostian.

Nazioarteko partidak
Garai hartan oso partida ofizial gutxi jokatzen ziren, eta hori dela-eta, lagunarteko partidekin osatzen zuten taldeek beren denboraldia. Partida horietako asko atzerriko taldeekin jokatzen ziren. Hala, urte horietan Atotxan ikusi ahal izan ziren talde frantsesak (Olympique Paris, Cette, Vie au Grand Air, Racing Paris...), belgikarrak (Union St. Gilloise, Racing Bruselas), portugaldarrak (Lisboako Casa), suitzarrak (Cabtonnal Neuchatel), austriarrak (Rapid Viena), alemaniarrak (Essener Turnebund, Nuremberg), holandarrak (Breda, Maestrichsche Vietbal), italiarrak (Sampierdarenese), hungariarrak (MTK, Ferencvaros), Uruguaiko selekzioa, etab.

Baina, jakin-min handiena ingeles klub profesionalen bisitaldiek sortzen zuten, hala nola, Birmingham eta Newcastle taldeenek.

Essener Turnebund alemaniar taldearen bisitak jokalari hungariar bat ekarri zuen Donostiara, Lippo Hertzka; 1923an Realeko lehenengo entrenatzaile profesionala izan zen jokalari hura. Hertzkak Europako Erdialdeko futbolarekin zuen harremanari esker, 1924. urteko udan Reala Austrian, Hungarian, Alemanian… barrena ibili zen lehenengo kluba izan zen. Bira hori bera egin zuen hurrengo urtean ere.

Baina Realeko jokalariek nazioartean izan zuten proiekzioa ez zen horretan gelditu. 1922an, Realeko zortzi jokalarik (Agustin Eizaguirre, Amador eta Mariano Arrate, Antxon Arrillaga, Celestino Olaizola, “Tato” Martinez, Eduardo Arbide eta Juan Artola) bira egin zuten Hego Ameriketan Euskal Selekzioarekin batera.

Bestalde, Realeko jokalariak sarritan aritzen ziren urte haietan Espainiako Selekzioan, eta Anberesko eta Amsterdamgo olinpiadetan ere parte hartu zuten.

Santanderreko Kopako final hirukoitza
1927-28 denboraldia Realaren historiako une gogoangarrienetako batekin amaitu zen: Santanderren F.C. Barcelonaren kontra jokatu zen Kopako final hirukoitza.

Realak bigarren lekuan amaitu zuen Gipuzkoako Txapelketa, Real Unionen atzetik. Beraz, Espainiako Txapelketan parte hartzea lortu zuen. Lehenbizi, ligaxka bat egin zen Gipuzkoako, Aragoiko eta Kataluniako txapeldun eta txapeldunordeen artean, hau da, Real Union, Reala, Iberia eta Patria de Zaragoza, eta F.C. Barcelona eta Bartzelonako Europa. Final laurdenetarako F.C. Barcelona eta Reala sailkatu ziren. Finalera iritsi aurretik, final laurdenetan, donostiarrek Celta kanporatu zuten eta finalerdietan, berriz, Valentzia taldea.

Finala maiatzaren 20an jokatu zen, El Sardinero zelaian, eta berdinketarekin amaitu zen, 1 eta 1. Mariscal eta Samitier izan ziren golegileak. Partida hark oso borroka bitxia sortu zuen futbolaz kanpo. Lehian ari zirela, Bartzelonako atezainak, Plattkokek, min hartu zuen eta gertaera hura inspirazio iturri hartuta Rafael Alberti poetak “Oda a Plattko” idatzi zuen. Baina beste poeta batek, Rafael Celaya donostiarrak, “kontraerasoa egin” eta beste oda bat idatzi zuen. Celayak zioen Realak irabazi ez izanaren arduraduna ez zela Plattko, arbitroen lan eskasa baizik.

Handik bi egunera berriro jokatu zuten partida, eta ordukoan ere berdinketa izan zen emaitza. Kirikik eta Pierak gol bana sartu zituzten. Hirugarren finala ekainaren 29ra atzeratu zen, Amsterdamgo Joko Olinpikoak ospatu behar zirelako tartean eta Realeko zortzi jokalarik parte hartu behar zutelako selekzioarekin; Bartzelonako jokalaririk, ordea, ez zen olinpiada haietan, profesionalak baitziren ordurako. Olinpiaden ondoko nekeak eragin handia izan zuen Realeko jokalariengan eta katalanek 3 eta 1 irabazi zieten. Jardunaldi hartako golegileak Txomin Zaldua, Samitier, Arocha eta Sastre izan ziren.

Ligaren jaiotza
1920ko hamarraldiaren amaieran asko hazi zen futbola, herrialdeko txapelketek ez zituzten zaleen eskaerak asetzen, eta ezta kluben behar ekonomikoak ere. Klubetan profesionalizazioa nagusitzen ari zen, eta, horren ondorioz, behar ekonomikoak ere handiagoak ziren; beraz, ezinbestekoa zen futbol txapelketak goitik behera birmoldatzea.

Ingalaterrako Liga hartu zuten eredu, baina eredu hori Espainian ezartzea ez zen erraza izan. “Minimalisten”, alegia txapelketa mugatu baten aldekoen, eta “maximalisten”, txapelketa irekiagoaren aldekoen, arteko eztabaidek atzeratu egin zuten Liga Txapelketaren hasiera.

Minimalisten iritziz, F.C. Barcelona buru zela, Kopako txapeldun izandako taldeek bakarrik parte har zezaketen Lehen Mailan, hau da, F.C. Barcelona, Real Madrid, Real Union, Athletic, Arenas eta Realak (onartu egin zitzaion Club Ciclista izenarekin lortutako titulua). Maximalistek, berriz, Kopako txapeldunordeak ere sartu nahi zituzten Txapelketan, eta baita herrialdeetako talde nagusiak ere. Ez ziren ados jarri, eta, ondorioz, 1927-28 denboraldian bi txapelketa antolatu ziren. Hala ere, ez bata ez bestea ez ziren amaitu. Realak klub minimalistekin jokatu zuen Txapeldunen Torneoa.

Baina azkenean lortu zen hitzarmena eta 1928ko otsailean erabaki zen hamar taldek parte hartuko zutela Ligako Txapelketako Lehen Mailan: Kopako sei txapeldunek, hiru txapeldunordeek (Bartzelonako Europa, Atletico Madrid eta Bartzelonako Español) eta kluben arteko txapelketa bateko irabazleak, Racing Santander denboraldi hartan.

Hamar talde horiekin hasi zen 1928-29 denboraldian Ligaren historia. Realaren debuta 1929ko otsailaren 10ean izan zen, Atotxan, Athleticen kontrako derbian. Realekoen lehenengo jokalarien zerrenda honako hau izan zen: Izaguirre, Ilundain, Galdos, Amadeo, Martin Marculeta, Trino, Kiriki, Mariscal, Cholin, Paco Bienzobas eta Yurrita. Partida banako berdinketarekin amaitu zuten. Reala aurreratu zen Paco Bienzobasek 43. minutuan sartu zuen golarekin, baina handik minutu batera Bergarechek Athleticen aldeko gola sartu zuen eta berdinketarekin amaitu zen partida.

Realak 4. lekuan amaitu zuen Txapelketa; 8 garaipen, 4 berdinketa eta 6 porrot izan zituen, eta 46 gol alde eta 41 kontra; eta txapeldun izan zen F.C. Barcelonatik bost puntura gelditu zen. Ligako lehenengo “pichichi” edo golegile nagusia Realeko Paco Bienzobas izan zen. Arazo ekonomikoak eta kirolaren ingurukoak batetik, eta, bestetik, gertaera politikoen ondorioak, hala nola II. Errepublikaren aldarrikapena edo Gerra Zibila, izan ziren gure klubaren hirugarren hamarraldiko gertaera nagusiak.

Hasiera ona
1930eko hamarraldia Realaren historiako hamarraldi nahasienetakoa izan zen. Kirolari dagokionez, oso ondo hasi zen eta 1930-31 denboraldian gol aldea izan zen Reala lehenengo aldiz Ligako Txapeldun izateko oztopo bakarra. Txapelketa kaskar hasi zuen Harry Lowek zuzentzen zuen Donostiako taldeak; Alavesen kontra berdinketa lortu zuen Atotxan eta galdu egin zuen Bilbon. Baina gero sei garaipen lortu zuten txuri-urdinek jarraian, eta 5. eta 12. Jardunaldien artean lider izan ziren. Baina, hurrengo lau partidetan Realak puntu bakarra lortu zuen eta Txapelketaren amaierara Athleticekin eta Racing de Santanderrekin berdinduta iritsi zen, 22 punturekin. Gol aldeak bilbotar taldeari eman zion titulua eta donostiarrak hirugarren gelditu ziren.

Donostia F.C.ren jaiotza
1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatzen da. Erregimen berriak erregetzaren tituluak eta sinboloak kentzea erabakitzen du. Ondorioz, Sociedad de Futbol de San Sebastian elkarteko ohiko batzar orokorrak, 1931ko ekainaren 27an erabaki zuen “Klubaren izena aldatzea eta Donostia F.C. jartzea, gaur egun dituen bereizgarria eta diseinua gordeaz. Aldaketa bakarra erregearen kolorearen ordez Donostiako ezkutua jartzea zen”.

Zailtasunak, bai kirol arloan bai ekonomia arloan
Futbolaren profesionalizazio etengabearen ondorioz, gastuak ugaltzen ari ziren, eta horixe izan zen Klubak historiaren aldi honetan izan zituen zailtasun ekonomikoen arrazoi nagusia. Jokalarien soldatei ezin aurre eginaren ondorioz, Donostiako taldeak uko egin behar izan zien taldearen osagai nagusiei, eta horrek murriztu egin zuen taldearen ahalmena.
Hainbat urtean taldearen poz bakarra Herrialdeko Txapelketa irabaztea izan zen, 1932-33 denboraldian hain zuzen ere. Hurrengo denboraldian taldea gora egiten ari zela zirudien, baina irudikeria hutsa izan zen, eta 1934-35 denboraldian Donostiak bere historiako lehenengo jaitsiera jasan zuen, azken aurreko gelditu baitzen Txapelketan. Hala eta guztiz ere, hurrengo denboraldia negatiboagoa izan zen eta gure kluba hirugarren mailara jaitsi zen, nahiz eta gertaera politikoak direla-eta ez zen jaitsierarik gertatu.

Reala, Gerra Zibilean
1936ko uztailaren hasieran Gerra Zibila hasi zenean, eten egin ziren futbol txapelketak. Hala eta guztiz ere, 1937ko uztailean, gerra hasi eta urtebete eskasera, berriro hasi zen Realaren inguruko jarduera suspertzen. Zuzendaritzan egondako hiru lagunek, Francisco Molins, Jose Merino eta Jose Maria Lobatok, aurrea hartu eta batzar orokorra antolatu zuten. Baina bazkide bakarra aurkeztu zen. Horrenbestez, Molins jaunak Presidente kargua hartu zuen eta taldea berregiteko lanari ekin zion. Jokalariak bilatzeko deialdia egin zuen, eta zenbait beterano eta gazte ugari azaldu ziren. Ekipo berriaren zuzendaritzak antzinako bi jokalariri erantzun zien, Argentino Peñari lehenbizi, eta Martin Marculetari ondoren.

Talde berriaren jarduera Nafarroako Copa Brigadas txapelketan parte hartzera mugatu zen.

Arazo ekonomikoak eta kirolaren ingurukoak batetik, eta, bestetik, gertaera politikoen ondorioak, hala nola II. Errepublikaren aldarrikapena edo Gerra Zibila, izan ziren gure klubaren hirugarren hamarraldiko gertaera nagusiak.

Bederatzi denboralditan Reala hirutan jaitsi zen beheko mailara eta lautan igo, eta hori dela-eta “talde igogailu” ezizena eman zioten Realari. Hamarraldi honetan ere zailtasun ekonomikoak izan ziren nagusi.

Txapelketen berrantolaketa
Gerra amaitu zenean hainbat saioa egin ziren futbolari normaltasunez hasteko, baina Txapelketa berrantolatzea eta klub bakoitzak zein kategoriatan aritu behar zuen erabakitzea ez zen batere lan erraza. Espainiako Federazioak, hainbat bileraren ondoren, taldeek 1936an zuten kategoria berean jokatu behar zutela erabaki zuen. Realaren (izen tradizionala berreskuratuta) aldekoa izan zen erabaki hura, erabaki horren ondorioz Bigarren Mailan jokatuko baitzuen Realak.
Gerraondoko lehenengo denboraldia ondo hasi zen Donostiako taldearentzat; argi eta garbi nabarmendu zen Bigarren Mailako euskal taldeen artean, baina Lehen Mailara igotzeko ligaxkan ezin izan zuen bere helburua bete.

Hala ere, eta klubak arazo ekonomiko ugari bazituen ere, hurrengo denboraldian lortu zen Lehen Mailara igotzea. Reala argi eta garbi nabarmendu zen Bigarren Mailako bere multzoan eta denboraldi horretan, hasiera oso ona izan ez bazen ere, bigarren gelditu zen Lehen Mailara igotzeko ligaxkan, Granadaren atzetik eta Deportivo Coruñaren eta Castellonen aurretik. Horrela berreskuratu zuen Realak galdutako kategoria. Horrez gainera, oso emaitza onak lortu zituen Kopan: Valladolid eta Ligako txapeldun zen Atletico Aviacion taldeak kanporatu zituen finalerdietan Español taldearen kontra galdu aurretik. Pasadizo berezi gisa, aipatzekoa da 1940-41 denboraldian, 1941eko urtarrilaren 8an, Realak inoiz sartu duen gol kopuru handiena sartu zuela; 14 eta 2 irabazi zuen Valladoliden kontra.

Talde “igogailua”
Talde igogailuaren ospea hurrengo urteetan sendotu zen. 1941-42 denboraldian Realak ezin izan zion eutsi eta muturrean amaitu zuen Txapelketa. Baina igogailuak Bigarren Mailan egin zuen geldialdia laburra izan zen eta hurrengo urtean donostiarrak Lehen Mailara itzuli ziren Benito Diazekin. Denboraldi hartan, bere multzoko talde nagusia izan zen Reala; azken ligaxkan Valladolid, Sporting, Ceuta eta Jerez garaitu zituen eta Sabadellekin batera Lehen Mailara igotzea lortu zuen.

Baina 1943-44 denboraldian, Donostiako taldeak kategoria galdu zuen berriz ere. Orduko hartan denbora luzeagoa igaro zuen Bigarren Mailan, bi denboraldi hain zuzen. Beraz, 1946-47 denboraldia arte itxaron behar izan zen hurrengo igoera ikusi ahal izateko. Gorabehera askoko hasiera baten ondoren, Reala hirugarren lekuan egon zen ia denboraldi osoan eta horrek Lehen Mailara igotzeko promozioa jokatzeko aukera emango zion. Azken jardunaldietan Reala laugarren lekura jaitsi zen, eta berriz ere Bigarrenenean gelditu beharko zuen, baina ondoz ondoko bi garaipen lortuta, Sevillako Betisen kontra eta Mallorcaren kontra etxean, hirugarren lekura itzuli ziren berriz ere. Promozioan Reala eta Murtzia aritu ziren aurrez aurre, Madrilgo Estadio Metropolitanoan. Reala nagusi izan zen 2 eta 0, Castivia eta Camposen golekin. Berriro Lehen Mailara igotzea lortu zuen, beraz.

1947-48 denboraldiak beste jaitsiera bat ekarri zuen berarekin, Realak azken aurreko amaitu baitzuen Ligan. Kopan, ordea, oso lan ona egin zuen. Realak At. Zaragoza, Sabadell, Tarragona eta Valencia kanporatu zituen eta finalerdietan gelditu zen kanpoan bera, Sevillaren kontra galduta. Aipatu beharra dago Valencia taldearen kontrako partidak oso ondorio larriak izan zituela Realeko hainbat jokalarirentzat, Maltako sukarrak jo zielako, eta, horren ondorioz, hainbat jokalari denbora luzean izan zen jokatu ezinik, eta bakarren batek futbola utzi behar izan zuen.

Hurrengo denboraldiaren hasiera ohiz kanpokoa izan zen guztiz. Atotxan berrikuntza lanetan ari ziren eta Realak bisitari gisa egin behar izan zituen lehenengo hiru partidak. Hirurak galdu zituen eta zantzuak guztiz negatiboak ziren. Baina Reala suspertu egin zen eta Txapelketa osoan zehar oso lehia bizia izan zuen Malaga eta Granada taldeekin sailkapenaren buruan. Hiru taldeak berdinduta iritsi ziren azken jardunaldira, baina Reala lehenengo zegoen, gol aldeari esker. Donostiarrek Mestallan garaipena lortu zuten, eta horri esker Lehen Mailara iritsi ziren berriz ere. Igogailua goiko solairura igo zen berriz ere.

Zailtasun ekonomikoak
Hamarraldi honetan zailtasun ekonomikoek horretan iraun zuten eta oztopo handia izan ziren taldearen errendimendua hobetzeko. Realak ezin lehia zezakeen beste talde batzuek maila handieneko jokalariei egiten zizkieten eskaintzekin, eta horren ondorioz, jokalari horiek joan egiten ziren; hala, norgehiagokarako ahalmena ere galdu egiten zuen. Zuzendaritzak saiatu ziren arazo hori arintzen eta diru sarrera berriak bilatzen. Baina Klubak nolabaiteko egonkortasuna lor zezan Atotxan 1948an egingo ziren berrikuntza lanei itxaron behar zitzaien, lan haien bitartez bazkide kopurua handitu egingo baitzen, eta, ondorioz, baita diru sarrerak ere.

Benito Diazek “WM” sistema sartu zuen Espainian
Realeko pertsonaia aipagarrienetako bat Benito Diaz izan zen; hura izan zen “WM” futbol taktika Espainian sartu zuen entrenatzailea. Sistema hura Chapman ingelesak sortu zuen 1920ko hamarraldian eta benetako iraultza eragin zuen Espainiako futbolaren baitan.
Hiru atzelari, bi erdiko hara-honakoak, bi barruko eta hiru aurrelarirekin jokatzean oinarritzen zen taktika hura. Lehenengo bost jokalariek “W” moduko bat osatzen zuten, eta gainerakoek “M” bat.

Realak 1946-47 denboraldian erabili zuen lehenengo aldiz taktika hori, Ferrolera egindako bisitaldian, eta 4 eta 3 irabazi zuen. Hasieran kontserbadoretzat hartu bazuten ere, berehala hartu zuten berentzat beste talde batzuek ere.

Realak ez zuen ongi hasi 60ko hamarraldia, jaitsieraren zapore garratza dastatu baitzuen berriro ere. "Basamortuan barrenako igaroaldi" gogorra egin ostean, ordea, galdutako maila berreskuratzea lortu zuen berriro ere gure klubak.

Hasiera ikusita, itxaropen handirik ez
Reala larri ibili zen 60ko hamarraldiaren hasieran. 1959-60 denboraldian ere mailari eusteko promozioa jokatu behar izan zuten donostiarrek. Hurrengo denboraldia ez zuten gaizki hasi, baina ondoz ondoko zazpi galerako bolada baten ondorioz, postu zailetan sartu zen taldea, eta harrezkero ez zuen handik ihes egiterik lortu. Hamalaugarren postuan amaitu zuen Realak Liga, eta Kordobarekin batera promozioa jokatu behar izan zuen. Entrenatzaile berria hartu zuten donostiarrek, Joseba Elizondo, eta andaluziarren kontra garaipena lortu zuten Atotxan, baina itzulerako partidan galdu egin zuten. Berdinketa hausteko partida Madrilen jokatu zuten, eta han 1 eta 0 irabaziz lortu zuten donostiarrek mailari eustea.

Hurrengo denboraldian lasaitasuna berreskuratu zuen Realak, eta ez zuen larritasunik jasan sailkapenari dagokionez.

Denboraldi hartan donostiar zaleei Sanseren eskutik etorri zitzaien poz bakarretakoa, Bigarren Mailara igotzea lortu baitzuen.

Jaitsiera, berriro ere
Realaren zaleentzat denboraldi tristea izan zen 1961-62koa. Taldea Lehen Mailan sendotzen ari zela zirudien, baina denboraldi hartan behera jaitsi zen berriro ere. Hasieratik ibili zen taldea gaizki, eta entrenatzailea aldatzeak ere –Joseba Elizondok Baltasar Albenizen tokia hartu zuen– ez zituen donostiarrak suspertu. Realak hamabosgarren postuan amaitu zuen Liga, eta zuzenean jaitsi zen beheko mailara.

Horrez gainera, Reala Bigarren Mailara jaitsi izanaren ondorioz, Sansek ere behera egin behar izan zuen, kategoria hartan denboraldi bikaina egin zuen arren.

Basamortuan barrenako igaroaldia
Nahi baino gogorragoa suertatu zen galdutako maila berreskuratzeko bidea. Gainera, Realak kalte ekonomiko handiak izan zituen, bazkide kopurua nabarmen jaitsi zelako.

Kirol arloari dagokionez, Realak Bigarren Mailari neurria bizkor hartu ziola zirudien, eta 1962-63 denboraldian igoerako postuetan sailkatuta egon zen Txapelketako jardunaldi askotan. Amaieran, ordea, laugarren zegoen, eta beste urtebetez Bigarren Mailan jarraitu beharko zuen, horrenbestez.
Hurrengo denboraldietan ere antzera ibili zen Reala, baina Kopako finalerdietaraino iristea lortu zuen. 1964-65 denboraldian, hain zuzen ere, Ceuta, Betis, Osasuna eta Gijongo Sporting kanporatu eta finalerdietan sartu zen. At. Madrid izan zuen arerio, eta hark kanporatu zituen donostiarrak.

Puertollanoko igoera
Lehen Mailara igotzeko 1966-67 denboraldia arte itxaron behar, beraz. Realak entrenatzaile berria hartu zuen, Andoni Elizondo. Ez zuten denboraldia oso ongi hasi –sailkapenaren erdialdean–, baina hamabost partidatan hamalau garaipen eta galera bakarra izan zuten, eta sailkapenaren bururaino iritsi ziren. Realak Puertollanon jokatu behar zuen azken jardunaldia, sailkapeneko buru zela. Bide horretan, bereziki garrantzitsua izan zen Gijongo Sporting arerio handiaren kontra lortutako garaipena.

Realak Calvo Soteloren kontra jokatu behar zuen 1967ko apirilaren 23an Puertollanon. Berdinketa nahikoa zuen bere helburua lortzeko, baina gauzak oker hasi ziren gure taldearentzat; 1 eta 0 galtzen, Argachak 40. minutuan sartutako golaren ondorioz. Jokalari hark berak sartu zuen 2 eta 0koa 50. minutuan, baina Realekoek ez zuten etsi, eta bi gol sartu zituzten: lehena, Boronatek, 58. minutuan; eta Arambarrik, bigarrena, 81ean. Berdinketa hari esker Lehen Mailara igo zen berriro Reala.

Azken urtean ere gorriak ikusi behar
Hamarraldi hartan berriro ere gorriak ikusi behar zituzten Realekoek, ordea. Lehen Mailara itzuli ziren denboraldia oso zaila izan zen; taldea sailkapenaren behealdean sartuta egon zen denboraldi osoan. Azkenean, donostiarrek promozioa jokatu behar izan zuten, Valladolidekin. Joaneko partida Gaztelan jokatu zen, eta 0 eta 1 irabazi zuen Realak; Boronatek sartu zuen gola. Atotxan, berriz, husna berdindu zuten, eta donostiarrek Lehen Mailan jarraitu zuten.

Ligako bi titulu, Kopako bat, Superkopa 1, partidarik galdu gabeko errekorra, Europako Kopako finalerdiak… Realaren historiako hamarraldi handiena izan zen, zalantzarik gabe.

Hasteko, errekorra
9-80 denboraldia Realaren historiako distiratsuenetakoa izan zen. Alberto Ormaetxearen zuzendaritzapean, Donostiako taldeak errekorra lortu zuen, partida bakar bat galdu gabe 32 jardunaldi egin baitzituen. Donostiarrak sailkapenaren goialdean ibili ziren denboraldiaren hasieratik bertatik, eta lehen itzuliko azken jardunaldian lider ziren. Denboraldiko azken aurreko jardunaldian lider jarraitzen zuten, partidarik galdu gabe, baina gure klubaren historiako arratsalde goibelenetako batean, Sevilla F.C. taldeak donostiarrei 2 eta 1 irabazi zien, eta Realak ezin izan zuen Ligako bere lehen titulua eskuratu.

Datu gisa, aipagarria da denboraldi hartan Realak 4 eta 0 irabazi ziola Real Madridi Atotxan; Madrileko taldearen bisitetan izaten zuen begizkoa hautsi zuen, beraz.
Denboraldi hartan Kopako Txapelketan ere bikain aritu zen Reala. Bilbao Athletic, Peña Sport, Burgos eta F.C. Barcelona kanporatzea lortu zuen; finalerdietan, berriz, Castillak kanporatu egin zituen donostiarrak.

UEFAko lehen garaipena
Aurreko urtean laugarren gelditu zenez, Realak berriro parte hartu ahal izan zuen UEFA Kopan. Arerioa, Milango Inter handia. Italiarrek irabazi zuten San Siron jokatutako joaneko partida, 3 eta 0, eta, horrenbestez, erabakita utzi zuten kanporaketa. Itzulerako partidan, ordea, Atotxan, UEFAn aurrera egiteko zorian egon zen Reala, partida bikaina jokatuz. Realak partida hartan eskuratu zuen Europako bere lehenengo garaipena, Satrustegik sartutako bi goli esker (2-0).

Lehenengo Liga
1980-81 denboraldia ez zuten oso ongi hasi donostiarrek, eta denboraldi osoa sailkapenaren goialdean egin zuten arren, ez zuten titulua eskuratzeko lehian jardungo zuten itxurarik eman. Hamar jardunaldi gelditzen zirela, Realak 2 eta 0 galdu zuen Bartzelonan, eta Atletico de Madrid liderrarengandik sei puntura gelditu zen. Ordutik amaierara, ordea, Realak ez zuen partida bakar bat ere galdu, eta madrildarrak, aldiz, gainbehera etorri ziren. Azken aurreko jardunaldian, Murtzian, garaipena lortu eta sailkapeneko buru jarri zen Reala. Atotxan R.C.D. Españolen kontra jokatutako partida ere irabazi egin zuen; bere historiako partida garrantzitsuenaren atarian zen, beraz, Reala. Gijonen zen hitzordua, 1981eko apirilaren 26an; Realak nahikoa zuen berdinketa lehen aldiz Ligako Txapeldun izateko. Partida ezin hobe hasi zen donostiarrentzat, 7. minutuan markagailuan aurrea hartu baitzuten, Kortabarriaren gol bati esker. Mesak berdinketaren gola egin zuen lehen zatiko azken minutuan, eta jokalari hark berak bere taldea aurreratu zuen bigarren zatiko lehen minutuan. Real Madrid irabazten ari zen Valladoliden, eta aurreko denboraldiko historia errepikatu egingo zela zirudien. Baina El Molinoneko partidan, Zamorak arean nora ezean gelditutako baloi bat aprobetxatu eta 2nakoa sartu zuen; gol horrekin Ligako Txapelketako lehen titulua eman zion Realari. Realak honako hamaikako hau atera zuen partida historiko hartan: Arkonada, Celayeta, Gorriz, Kortabarria, Olaizola, Diego, Alonso, Zamora, Idigoras, Satrustegi eta Lopez Ufarte. Bigarren zatian Jose Mª Bakerok eta Larrañagak ere jokatu zuten.

UEFAn, txukun
Realak UEFA Kopako bi kanporaketa gainditzea lortu zuen lehen aldiz: Ujpest Dosza (itzulerako partida San Mamesen jokatu zen, Atotxa itxita zegoelako) eta Brnoko Zbrojovka txekiar taldea izan zituen arerio. Hirugarren fasean, berriz, Belgikako Lokeren taldearen kontra jokatzea egokitu zitzaien txuri-urdinei. Joaneko partida 1 eta 0 irabazi zuten belgikarrek, eta itzulerakoan ere Lokeren aurreratu zen, Larsenen bi goli esker; azken minutuetan, halere, berdinketa lortu zuen Realak, Lopez Ufarte eta Zamoraren gol banari esker.

Garrantzi handiko aldaketek ezaugarritutako hamarraldia: Kluba Kirol Elkarte Anonimo bihurtzea, Atotxatik Anoetarako aldaketa, kanpoko jokalariak kontratatzen hastea...

Hasieran, aldaketa asko
Futbola Espainiara iritsi zenean, talde guztiek zituzten jokalari atzerritarrak beren ekipoetan. Hasierako garai haietan McGuinnes, Simmons, Sydler... aritu ziren Realean. Gerora, berriz, Bravo, Calligaris, Simonsson... Baina 60ko hamarraldiaz gero, Realak ez zuen atzerriko jokalaririk hartu. 1989-90 denboraldian, ordea, hainbat faktoreren eraginez, Iñaki Alkiza buru zuen Zuzendaritza Batzordeak aldatu egin zuen politika hori. Eztabaida bizia izan zen, eta, azkenean, zale txuri-urdinek oniritzia eman zioten erabaki hari. John Aldridge irlandarra izan zen gure klubaren aro modernoko lehen atzerritarra.

Europarako sailkapena
Hamarraldi hartako lehenengo denboraldian bosgarren sailkatu zen Reala, eta UEFAn sartzea lortu zuen. Hasieran nora ezean bezala ibili ondoren, Realak goiko postuei eutsi zien denboraldi guztian, baina ezin izan zuen Europarako txartela azken partida arte segurtatu. Donostiarrek Sevilla F.C.ren kontra jokatu zuten Sanchez Pizjuanen, eta irabazi egin zuten, 1 eta 0, Aldridgek penaltiz sartutako gol bakarrari esker. Irlandarraren hamaseigarrena zen gol hark Ligako Txapelketako bosgarren postua eta Europarako txartela eman zion Realari.

Berriro ere UEFAn
UEFAko saio hartan Suitzako Lausanne taldea izan zen Realaren lehen arerioa. Joaneko partidan, Suitzan, donostiarrak 0 eta 2 aurreratu ziren, Lumbreras eta Gajateren gol banarekin; baina bigarren zatian Lausannek bere alde jarri zuen markagailua, Hottigerren bi golekin eta Chapuisaten beste batekin. Atotxako partidan, Realak 1 eta 0 irabazi zuen (Aldridgek sartu zuen gola) eta hurrengo kanporaketarako sailkatu zen, arerioaren zelaian sartutako golen balio bikoitzari esker. Hurrengo arerioa Belgradeko Partizan izan zen. Atotxako partidan, Larrañagak gola sartu zuen azken minutuan, eta 1 eta 0 nagusitu ziren donostiarrak. Itzulerako partidan, Belgraden, emaitza bera lortu zuen Stevanovicek bere taldearentzat. Luzapena jokatu zuten, eta penaltien jaurtiketan gehiago asmatu zuten jugoslaviarrek donostiarrek baino.

Ligan estu eta larri
1990-91n Realak ez zuen hasieran espero bezain denboraldi ona egin, eta Atotxan Sevillaren kontra berdindu ondoren, hamazazpigarren postuan sartu zen. Entrenatzaile aldaketa gertatu zen orduan, eta Javier Expositok Boronaten tokia hartu zuen. Realak gora egin zuen, eta hamahirugarren bukatu zuen. Datu gisa, aipagarria da Expositoren zuzendaritzapean Realak Real Madrid, F.C. Barcelona eta Valencia C.F. mendean hartu zituela haien zelaietan; Realak Ligan Santiago Bernabeun garaipena lortzen zuen lehen aldia zen.

Toshacken itzulera
1991-92 denboraldiak donostiar zaleen aspaldiko gizon ezagun bat ekarri zuen Donostiara: J.B. Toshack. Galesak Realaren entrenatzaile gisa bigarren etapa hasi zuen, beraz, eta itxaropena berreskuratzen lagundu zuen, gure kluba bosgarren gelditu baitzen Txapelketaren amaieran eta UEFA jokatu ahal izan baitzuen.

Real Sociedad K.E.Aren jaiotza
Kirolaren Lege berriak Ligako Klub gehienak Kirol Elkarte Anonimo bihurtzera behartu zuen. Horietakoa zen Reala ere, eta Iñaki Alkiza buru zuen zuzendaritza taldea Kluba Kirol Elkarte Anonimo bihurtzeko izapideak egiten hasi zen. 558.875.000 pezetako kapital soziala estali beharra zegoen, 65.750 akziorekin. Zuzendaritza Batzordeak bazkide eta zale donostiarrei egindako deialdiak erantzun paregabea jaso zuen, eta beste inongo klubetan baino banatuago gelditu ziren akzioak zaleen artean.

Estatus juridikoa aldatzearekin batera, Kirol Elkarte Anonimoko lehenengo Administrazio Kontseilua aukeratu behar zen. Kontseilu horretako Presidente kargua Luis Urangak hartu zuen.

Ibilbide kaskarra Europan
Vitoria Guimaraesko portugaldarren kontra jokatu zuen Realak UEFAko lehen kanporaketa. Joanekoan, portugaldarrek 3 eta 0 hartu zituzten mendean donostiarrak, eta Atotxako itzulerako partidan emaitza hari aurre egiteak ia ezinezkoa zirudien. Lumbreras eta Fuentesek gol bana sartu zuten, eta horrek itxaropena eman zien Toshacken mutilei, baina ez zuten besterik lortu, eta 2 eta 0 irabazi arren, emaitza ez zen aurrera egiteko nahikoa izan.

Atotxako azken Liga
1992-93 denboraldia trantsizioko denboraldia izan zen kirol arloari dagokionez, baina Klubaren historian funtsezkoa izango den aldaketa bat gertatu zen. Reala, Atotxako zelai zaharra utzi, 80 urtez egoitza izan zuen zelai hura utzi, eta Anoetako Estadiora aldatu zen. Gure historiako garai bat itxi zen horrela, eta, aldi berean, Realaren aspaldiko nahi bat bete zen: Klubaren arazo estruktural batzuk konpontzeko aukera emango zuen zelai berria edukitzea.

Realak Atotxan jokatutako azken partida ofiziala Teneriferen kontra izan zen, 1993ko ekainaren 13an. Reala izan zen irabazle, 3 eta 1; Kodrok gol bat eta Oceanok bi sartu zituzten. Baina Atotxari handik egun batzuetara egin zitzaion behin betiko agurra, ekainaren 22an hain zuzen, ekitaldi hunkigarri batean.
Sufrimenduz beteriko hasiera
Kraussek hirugarren denboraldia zuen Realaren entrenatzaile gisa, eta lehenengo bi jardunaldietan Sevillan berdinketa eta Anoetan Atletico Madriden kontrako garaipena lortu bazuten ere, gauzak okertu egin ziren donostiarrentzat. Bederatzigarren jardunaldian Realak berdindu egin zuen etxean Alavesen kontra jokatutako partida, eta hamazazpigarren tokiraino jaitsi zen. Entrenatzailea aldatu zuten orduan: Javier Clementek hartu zuen Kraussen tokia. Realak sailkapeneko beheko postuetan eman zuen denboraldi guztia, baina azken aurreko jardunaldian matematikoki jaitsierari ihes egitea lortu zuten, sufrimendu handiko urte baten ondoren.

Zailtasunak, kirol arloan eta arlo instituzionalean
Javier Clemente entrenatzaile zela hasi zuen Realak 2000-01 denboraldia, baina emaitzak kontra izan zituen, eta F.C. Barcelonak Anoetan gol andana sartu ziolarik eta Vallecasen galduta, hemezortzigarren sailkatu ziren donostiarrak eta eserlekuan aldaketa egiteko beharra ikusi zen berriro ere. Periko Alonsok hartu zuzen taldea zuzentzeko ardura, Clementeren ordez. Realak, ordea, ez zuen gora egin, eta 2001eko abenduan bere kargua uztea erabaki zuen Alonsok. Haren hutsunea betetzera aspaldiko ezagun bat etorri zen, John Benjamin Toshack. Taldeak hobera egin zuen, baina bost jardunaldiren faltan, etxean Valentziaren kontra galdu zuen, eta egoera larrian gelditu zen. Hala ere, Villarealen garaipena, Zaragozan berdinketa eta Malagaren aurkako garaipena, Anoetan, kateatu zituen ondoren. Azken aurreko jardunaldia San Mamesen jokatu zuen. 3 eta 1 irabazi zuten txuri-urdinek, Jankauskas, De Pedro eta Idiakezen golei esker, eta Lehen Mailan jarraitu ahal izan zuten.

Denboraldi hartan, krisia izan zen, eta ez soilik kirol arloan. Izan ere, 2001eko abenduan Luis Urangak dimisioa eman zuen Administrazio Kontseiluko Presidente gisa, eta hauteskundeak antolatu zituen 2001erako. Hiru hautagai aurkeztu ziren: Jose Luis Astiazaran, Ignacio Gallo eta Peio Gibelalde. 2001eko martxoaren 22an egin ziren hauteskundeak, eta Jose Luis Astiazaran aukeratu zuten Presidentea.

Sufrimendu gehiago
Toshack entrenatzaile zela hasi zen 2001-02 denboraldia. Liga hasiera penagarria izan zen: zortzi jardunalditan bi puntu besterik ez, eta Reala egoera larrian. Hurrenez hurreneko hiru garaipen lortuta, arnasa hartu ahal izan zuten donostiarrek, baina denboraldi guztian sufritzen jarraitu behar izan zuten. Hogeita bederatzigarren jardunaldian, Teneriferen kontra galdu egin zuten etxean, eta Kontseiluak entrenatzailea aldatzeko erabakia hartu zuen. Roberto Olabe, Jesus Mari Zamora eta Julen Masachek osatutako talde batek hartu zuen ekipoaren ardura, Toshacken ordez. Berriro ere erreakzioa etorri zen, eta azken aurreko jardunaldian lortu zuen Realak matematikoki jaitsiera saihestea. Valladolidi 3 eta 1 irabaziz eutsi zion Lehen Mailari, Aranburu, Idiakez eta Kovacevicen golei esker.

erre