Monday 21 November 2011



BEHOBIA-SAN SEBASTIAN


Aurten ere egin da Behobia - San Sebastian lasterketa ezaguna eta inoiz baina jende gehiagorekin, 2011ko edizioan, hau da, 47. edizioan 23.000 pertsona izan dira korrika lasterketa ezagun honetan. Izan ere, korrikalari kopurua handitzen doa urtetik urtera. Ibilbidea betikoa izan da, ibilbide gogorreko proba izan da, bi gain garrantzitsurekin, Gaintxurizketa (Km. 8) eta Mirakruz Gaina (Km. 17), eta baditu ere beste igoera txiki baina ugariak, beraz indarrak ondo neurtzea oso beharrezkoa da azken zatira ondo iritsi ahal izateko.Zirkuituko errekorra 59min eta 19 segundokoa da 1996an Alberto Juzdadok egindakoa. Aurten ere ez da errekorra gainditu, aurreko urtetan Chema Martinez saiatu zen gainditzen eta aurten ez da etorri proba korritzera, ezta ere Rafa Iglesias aurreko urteko irabazlea. Atleta bikain hauek ez etortzearen arrazoia, Behobia-San Sebastian lasterketa espainiar federazioko egutegitik kanpo geratzea da. Rafa Iglesiasek esan du pena handia ematen diola lasterketa honetan parte ez hartzea, oso gogoko zuelako parte hartzea. Aurten Abraham Milaw etiopiarrak izabazi du 1:02:57-ko denbora eginez.Nahiz eta gizonezkoetan ezin izanden errekorra gainditu, nesketan ez da gauza bera gertatu, Tirhas Gebre etiopiarrak gainditu du eta errekorra,1:08:07 ko denbora bikanarekin. Aurtengo edizioa inoiz baina gorragoa izan da, nahiz eta ibilbidea betikoa izan, beste urtetan baina ingresatu gehiago egon dira hospitaletan, igandean egindako tenperatura altuengatik, guztira 40 pertsona egon dira ingresatuta.





2010-ko Donostiako Behobian, denborarik obena 01:01:12 izan zen mutiletan, eta Rafael Iglesias Borregok egin zuen. Bere atzetik, Chema Martinez Fernandez iritis zen helmugara, 01:02:01 eko denbora eginez, eta hirugarren postuan Gontzal Sanz Uribe-Etxebarria izan zen, honek ere ordu eta minutu gutxiko denborarekin.

Nesketan berriz, denbora azkarrenean 20 kilometroak egiten María López de Tejada Ruiz izan zen, honek mutilen denbora lortu gabe ere, denbora bikaina egin zuen: 01:15:10. Maríaren atzetik, 01:17:20 denborarekin, Pilar Fernandez Rodríguez heldu zen helmugara, 2 minutuko tartea zuela lehenengo korrikalariarekin. Eta hirugarren postuan, Meritxell Bonet Jou, 01:18:20 ko denborarekin.

Zoritxarrez, aurreko urteko Behobian, hildako bat egon zen, Cesar E.B izan zen, eta bihotzeko atake batekin hil zen. Amaieran zegoen anbulantziara eraman zuten segituan, baina 14:15 aldera hil egin zen.

Neska eta mutilen lehen hamar postuak ikusteko klikatu hemen:



Monday 7 November 2011

MARCO SIMONCELLI

2011ko Urriaren 23an Sepango zirkuituan, erorketa gogorra jasan zuen Colin Edwars eta Valentino Rossiren artean harrapatua geratu zenean, bere kaskoa hegan atera zen. Pilotu italiarrak buruko traumatismo gogorrak zituen, lepo eta bularrean, eta horrek bihotzeko bat eragin zion. Zirkuituan zeuden klinikako medikuak 45 minutuz aritu ziren pilotua berpiztu nahian baina azkenerako bere hilketa ordua 16:56etan baieztatu zuten.

“Azken egun hauek oso gogorrak izan dira, batez ere 24 ordu igaro ondoren, milaka galdera burura etorri zitzaizkidanean . Zer gertatuko litzateke hura egin izango banu edo beste modu hartara erreakzionatu izan banu?. Beste zerbat egin al izango nuen? Etxera itzuli nintzenean bideoa ikustean galdera horien erantzuna bilatu nuen: ezin izan nuen ezer egin Simoncelli saihesteko. Eta ni bezala, Valentino Rossik ere ez.” Adierazi zuen bere karreretako kide Colin Edwardsek.

Stonerrek ere bere iritzia emateko aukera izan zuen: “ Marco Simoncelliri egin geniezaiokegun omenaldi hoberena berari gustatzen zitzaiona egiten jarraitzea da”.

Berari buruzko informazio gehiago hemen.



Hainbat pilotuk buelta bat eman zuten Simoncelli handiaren omenez, bere familiak nahi zuen bezalaxe eta traken soinuak agurtu zuen pilotua.

Thursday 20 October 2011



Asteburu honetako sari nagusian Sebastian Vettel izanda jaun eta jabe berriro ere. Munduko txapelketa irabaztearekin nahikoa ez eta Coreako sari nagusia irabazi eta horrela denboraldi honetako bere hamargarren sari nagusia irabazi zuen. Larunbatean Lewis Hamiltonek polea lortuz Vettelei errekorra lortzeko zailago jarri zioen, pole positionen errekorra, 14 poletan dago eta Vettel dagoeneko 13 doa. Baina, igandean Vettelek aurreneko itzulian Lewis Hamiltonei aurreratuz lenengo postua lortu eta aurrerantz joan zen denak atzean utzita. Fernando Alonso asturiarrak 5. postuarekin konformatu behar izan zuen, kotxea ez baitabil aurrekoen parean egoteko. Jaime Algersuarik berriz, sekulako sari nagusia egin zuen eta bere bizitzako posturik obena berdindu zuen, 7. postua ahalegia, oso kontentu bukatu zuen asteburuan lortutako emaitzarekin.

Joseba Olaetxea

Friday 18 March 2011

korrika

KORRIKA

Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, manifestazio baten modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egiten da eta bi aste inguru behar irauten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Lehenengo korrika, 1980ean ospatu zen.

Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta eguraldi txarragatik ere.

Martxaren aurrealdean, lekukoa duen pertsona joaten da. Kilometro oro, lekukoa pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Lekukoa Korrikaren lehen ediziotik gordetzen den zur tailatuzko makila eta ikurrina dira.

Aurtengoa 17.korrika izango da, 2011 apirilaren 7an, Trebiñun. Hamaika egun geratu gabe ibili ondoren, Korrikak, Euskal Herri osoa zeharkatuko du Apirilaren 17an Donostiara iritsi arte.

Korrikak hasiera emango dio 17:30etan lehen esan bezala Trebiñun eta horrela jarraituko du bere ibilbidea:

IRUÑEA, Apirilak 8 (ostirala), 19:00.

BAIONA, Apirilak 11 (astelehena), 22:40.

MAULE, Apirilak 12 (asteartea) 08:30.

DONIBANE GARAZI, Apirilak 12 (asteartea), 12:50.

GASTEIZ, Apirilak 14 (osteguna), 18:00.

BILBO, Apirilak 15 (ostirala), 16:45.

Euskararen aldeko lasterketak Donostian egingo ditu bere azken kilometroak Apirilaren 17an (igandea). 9:30etan iritsiko da Donostiako kaleetara.

eskuz binakako txapelketa

Eskuz binakako pilota txapelketa final aurrekoetan dugu jada, bertan, Xala - Barriola, Irujo - MerinoII, Olaizola II - Begino, eta Gonzalez - Laskurain ditugu. Lau bikoe hauek ligila txiki bat egingo dute beraien artean, eta bertako lehen bi sailkatuak finalera joango dira, eta bertan irabazten dutenak txapelketako txapeldun izendatuko dira.
Oberenak irabaz dezala!

Tuesday 15 March 2011

LILATOIA




Igande honetan martxoak 13, lilatoi lasterketa garatu zen Donostian, arrakasta handia izan zuen.Bertan laskorain ikastolako hainbat guraso eta ikasleek artu zuten parte

laskorain ikastolako ikasle igerilariak

Zorionak Laskorain ikastolako ikaslehei, Marta alonsori bere bigarren postua gatik, eta Olaia cuadradori, Palman izandako igeriketako Españiko txapelketan lortutako emaitzengatik.

Friday 25 February 2011

LEIRE OLABERRIA BOSGARREN OMNIUM TXAPELKETAN



Leire Olaberria,  Manchesterren asteburu honetan jokatu den Munduko Kopako omnium proban bosgarren geratu zen. Bi aukera eduki zituen eta lehen aldian hamargarren bukatu zuen eta biagarren aldian bostgarren.
Gehiago jakin nahi izanez gero klik egin hemen.