Tuesday 26 May 2009

CHANPIONSEKO FINALA

Jakingo duzuen bezala atzo Chanpionseko finala jokatu zen eta Barça izan zen garaile Manchesterren aurka 2-0 ko emaitzarekin .Goleatzaileak Eto'o (10 min) eta Messi (70 min) izan ziren.Hasiera batean Manchesterrek agindu zuen, baina Barçaren lehenengo golak eragin handia izan zuen eta ordundik aurrera bera izan zen partidoaren agintari.Kopa onekin Barçak hirukoitza egin du,errege kopa,liga eta chanpionsa.Hirukoitz onekin españako ligako historia egin du eta hau lortu duten ekipo oso gutxi daude munduan,Ajax,Celtic,PSV,Manchester eta Barça.
Orain Chanpionsa lortu ondoren,beste elburu batzuk ditu Barçak,españiako superkopa,kopa interkontinentala eta europako kopa.
Amaitzeko hona hemen Chanpionseko finaleko golak.

Tuesday 19 May 2009

ERREGE KOPAKO PORRA

Jakingo duzuen bezala,errege kopako finaleko porra antolatugenuela eta irabazlebat dugu Aitor Etxeberria.Hasiera batean gure artean errege kopako finaleko emaitzak esaten hasi ginen,orduan
bururatu zitzaigun gelako porra egitea , baina azkenean erabaki genuan DBH osoko porra egitea.
Jakingo duzuen bezala Barçak 4-1 irabazi zion Atlethiki.Ona emen golak.

Thursday 7 May 2009

REALAREN MENDEURRENA TOLOSAN

·Realaren Mendeurrena berriz ere Gipuzkoan izan zen.Atzo goizean Tolosan izan zen ekitaldia, Berazubi futbol zelaian. Zale asko hurbildu ziren ekitaldira eta ondoren taldeak egin zuen entrenamendua ikustera.

·Entrenamendua bukatu bezain laster, real zale amorratuenak jokalariei sinadurak, argazkiak... eskatzera joan ziren, realeko jokalariak atsegin handiz beraien borondate erakutsi zuten, eta denbora dexente egon ziren umeekin.

·Jokin Aperribay presidentea izan zen bertan bildutako udaletxetako kide eta lagunarteei mendeurrenaren bandera eman ziena.

MENDEURRENAREN BANDERA JASO DUTEN UDALETXEAK:
- Abaltzisketa
- Aduna
- Alegia
- Altzo
- Amasa-Billabona
- Amezketa
- Asteasu
- Belauntza
- Baliarrain
- Hernialde
- Irura
- Orendain
- Ibarra
- Tolosa
- Zizurkil
- Elduayen