Wednesday 28 October 2009

FREESTYLE MOTOCROSS INTERNAZIONALA



FREESTYLE

Back flip, tsunami, whip… Zer diren horiek? Illunbeko zezen plazan ikusi ahal izango diren jauzi batzuen izenak. Pilotuek motorrekin irudi ederrak marraztuko dituzte airean.

Jauzi harrigarriak, soinu eta argi joko ikusgarriak, zarata... Freestyle Motocross Internacional Movistar showa ziurtatuta dago abenduaren 29an (19:00etan). Donostian egiten den urteko motor ikuskizun handiena zezen plazara helduko da aurten ere, hutsik egin gabe.

FlyGroup Motorclubak antolatzen du, eta talde horretako kide den Patxi Larreak argitu digunez, «aurten ere ekitaldian ariko diren pilotuak punta-puntakoak izango dira, baina aurtengo denboraldian egundoko maila erakusten ari diren bi nabarmenduko nituzke: Dany Torres espainiarra eta Tom Pages frantsesa». Berrikuntzei dagokienez, «aurten quadak izango dira, eta backflip egiten, arrisku handiko atzerakako saltoak egiten ahaleginduko dira»

Larreak aipatu duenez, urte guztian jarduten dute lanean ekitaldi hau behar bezala prestatzen. «Kontratuak itxi, babesleak topatu, zezen plaza ondo prestatu...». Besteak beste, Illunben ikuskizunerako behar den hare guztia sartzeko pare bat egun behar dira, eta beste bat dena ateratzeko.

Aurreko bi edizioetan 10.000 ikusle bildu izan dira Illunben. Oraingoan ere betekada eta ustekabeko handirik ez izatea espero du Larreak. «Iaz, ekitaldia hasi baino minutu batzuk lehenago, ikusleek egitarauekin hegazkinak egin eta pista paperez bete zuten». Pilotuentzat arriskutsua litzateke era horretan salto egitea, «baina zorionez, hasi aurretik dena garbitzeko beta izan genuen, eta dena uste bezala atera zen, arazorik gabe»

INDUSMAKINAK, KAMIOIAK, MALDAK JARRI…

Illunbeko zezen plaza behar bezala prestatzeko, 80 kamioi ibiltzen dira aurrera eta atzera lurra eramaten. Barruan, berriz, bi indusmakina dabiltza kamioiek ekarritako lur hori guztia ondo jartzen, zirkuitua osatzen, pilotuek jauziak ondo egin ditzaten. Ondoren, hiru malda jartzen dira motorren freestylerako eta beste bat quadentzat, eskatzen dituzten babesekin eta iragarki taulekin. «Argien eta soinuaren hiru trailerrek, berriz, zezen plazaren kolorea hamar bider aldatzea ahalbidetzen dute. Horrez gain, babesteko lasto fardoak, hesiak, parte hartzaileen motorrak, iragarki taulak… eramateko kamioiak erabiltzen dira. Lan handia egin behar da», azaldu du Patxik.

Motorrentzat, 25 metrora Big Air izeneko bi malda jartzen dira eta Kicker izeneko beste bat 13 metrora. «Big Air maldan 10 metroko altuera har dezakete pilotuek eta Kickerrean, berriz, 12 metro, Quaden malda, aldiz, 11 metrora jartzen da eta 9 metroko altuera har dezakete». Behin ikuskizuna amaituta, dena jasotzen eta desmuntatzen hasten dira. «Normalean -dio Patxik-, zezen plaza astelehenerako, goizeko lehen ordurako dena jasota geratzen da, eta orduan ekiten diote saskibaloiko pista jartzeari»

Monday 26 October 2009

RALLY ETA IGOERAK


Rally eta auto igoeren artean diferentzia batzuk daude, adibidez:
Rally motor-txapelketa mota bat da, bide publiko edi pribatuetan jokatzen dena, eraldatuz edo bereziki eraikitako edo eraldatutako automobil arruntak erabiliz. Bi pertsona egoten dira autoaren barruan, batek gidatu eta besteak gidariai lagundu egiten dio kurbetan eta leku zailenetan erreztasuna emateko. Auto batek arau batzuk bete behar ditu rallyetan parte hartu ahal izateko. Normalean, “ afizionatu maila ” bezala T-1 maila deiturikoa da, hor lehiatzen direnak ez dira normalean profesionalak izaten, eta T-2 maila deiturikoan berriz, profesionalak izaten dira lehiatzen direnak.

Igoerak berriz, motor-txapelketak dira ere eta leku berdinetan egiten dira baina hauetan autoaren barrun pertsona bakarra izaten da, eta hori gidaria izaten da. Autoak normalean antzekoak izaten dira. Igoeren eta Rally-en arteko diferentzia esanguratsuena egiten duten ibilbidea izaten da.

Rallyetan, ibilbide desberdin asko egiten dituzte lasterketa bakoitzean, horregatik laguntzaile bat joaten da gidariarekin batera autoaren barruan. Igoeretan berriz, ibilbidea beti bera izaten da.

Wednesday 21 October 2009

MENDIRA IGOTZEAREN ARRISKUA BERAIEN GAN

Zazpi errusiar mendizale desagertu dira Txinan, Kunlun mendikateanErrusiako zazpi mendizale desagertuta daude Txinako mendikate batean: Kunlun-en. Herrialdearen mendebaldean dago, Xinjiang eskualdean, Himalayako mendien, Tarim ibaiaren eta Taklamakango desertuaren erdian.

Xinhua Txinako berri agentziaren arabera, errusiar mendizaleek Zhang Hong itzultzaileari asteartean deitu eta jakinarazi zioten "arriskuan" zeudela eta alpinistetako bat gaixorik zela, larri. Harrezkero, erreskate taldeak bilatze lanetan dabiltza.

Sei mila metrotik gorako mendiak daude Kunlunen, eta ingurune gogorra dela diote adituek. 2007ko irailean lau mendizale hil egin ziren han.

SAN MAMESEKO BERRIKUNTZAK

Hurrengo urteko udaberrian ipiniko dute San Mames berria eraikitzen hasteko lehen harria, eta futbol estadioa nolakoa izango den jakiteko maketa aurkeztu dute gaur, Bilbon. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak jakinarazi du 160 milioi euroko aurrekontua izango dutela eraikina egiteko.

Eraikitze lanak bi zatitan egingo dira eta 2015ean amaitzea aurreikusten dute. Guztira 53.000 lagunentzat lekua izango du San Mames berriak.Gaurko aurkezpeneko une bat.

Wednesday 14 October 2009

ANTOINE GRIEZMANN; ERREALEKO JOKALARIA


Antoine Griezmann, 18 urteko mutila da. Lyonen jaio zen, baina Errealak 12 urte zituela ekarri zuen Zubietara. Orain arte Errealaren talde txikiagoetan jolastu du, eta aurten lehenengo taldearen jokalari bat da. Ezker hegaletik jolasten du, kalitatea, azkartasuna eta teknika ona du. Temporada erdia ez da pasa eta jada, kanpoko klub haundiak berarengan interesa jarri dute, Manchester United eta Liverpool adibidez.

Bartzelonako Herri Olinpiada

Olinpiada jokoak oso esanguratsuak direla entzun dugu. Beraien artean artean ere bazeuden zenbait joko ospatu ez zirenak eta nahiko arraroak zirenak, adibidez Bartzelonako Herri Olinpiadak bezala.

Bartzelonako Herri Olinpiada

Herri Olinpiada (katalanez Olimpíada Popular) Bartzelonan 1936ko uztailak 19 eta 26 bitartean ospatu beharreko ekitaldi kirolanitza zen, azkenean, ospatu ez zena, olinpiada inauguratu baino egun bat lehenago, Espainiako Gerra Zibila hasi baitzen.

Herri Olinpiada, urte bereko Berlingo Olinpiar Jokoen aurkako protesta gisa antolatu zen (Hitler zegoen boterean). Berriki aukeratua zegoen II. Errepublikako gobernuak, Berlingo jokoak boikotatzea erabaki zuen espainiar kirolariak jokoetara ez bidaliz, eta nahiago izan zuen kirol ekitaldi alternatibo bat antolatzea, baina data ezberdin batean.

Herri Olinpiadak, aurreko olinpiaden egitura aldatzen zuen, eta parte-hartze forma ezberdinak zabaltzen zituen lurraldetasunari dagokionez. Hiru kategoria ezarri ziren: nazionala, erregionala eta lokala. Honela, ordezkaritza nazionalek, kirol bakoitzean hiru ordezkaritza bidal zitzakeen, eta horrela, estatuen arteko lehiaketa bakarrik ez zela izango aditzera ematen zen, baizik eta estatukoak ez ziren ordezkaritzek ere parte har zezaketela, Euskadi, Alsazia, Frantziaren zein Espainiaren menpeko Maroko kasu.

22 naziotako 6.000 kirolarik izen eman zuten. AEB, Herbehereak, Frantzia, Belgika, Txekoslovakia, Danimarka, Norvegia, Suedia eta Aljeria izan ziren kirolari gehien bidali zituztenak. Emigratutako kirolari judutarren ordezkaritzak, Alsazia, Katalunia, Euskadi eta Galiziakoak ere egon ziren, beste batzuen artean.

Alemania eta Italiako taldeak, herrialde horietako erbesteratuz osatuak zeuden. Kirolari gehienak, kirol talde sindikaletakoak eta ezkerreko alderdietakoak ziren, eta ez estatuko kirol komite olinpikokoak, kirolari horien artean, maila altuko batzuk bazeuden arren.

1929ko Bartzelonako Nazioarteko Erakusketarako eraiki ziren ostatu eta hotelak erabiliko ziren, eta Montjuiceko estadioa, gaur egun Lluís Companys Estadio Olinpikoa, jokoen egoitza izango zen.

Wednesday 7 October 2009

OLINPIAR JOKOAK


Olinpiar jokoak lau urtez behin egiten diren ekitaldiak dira, bertan munduko leku ezberdinetako jende askok hartzen du parte, joko mota desberdin asko egiteko aukera izaten da. Beti, leku ezberdinean ospatzen dira eta izugarrizko giroa egoten da. Oso ezagunak dira mundu guztian zehar, izugarrizko prestakuntza izaten da eta lan handia eskaintzen dute, baina beti oso ondo antolatuta egoten dira. Azken aldiz, Beijing-en (Txina) ospatu ziren lengo urtean, eta hurrengoak Londresen (Erresuma Batua) ospatuko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.