Thursday 9 December 2010

EUSKAL SELEKZIOA

Azkenean Euskal Selekzioak bere partidua jolastuko du.
Partidu hau abenduaren 28an jolastuko dute Bilboko San Mames zelaian.

Partidua venezuelako taldearen aurka izangoda bi selekzio hauek dagoeneko ezagutzen dira 2006 ean Venezuelan elkarren aurka jokatu baizuten Euskal selekzioak 2-3 irabaziz.

Euskal Herriko Futbol Federazioarekin denbora asko argudiatu ostean akordio batera heldu dira eta selekzioa "Euskal Herriko Selekzioa" deituz eta ez "Euskadiko Selezkioa" lortu dute partidua jolasten uztea.
Jokalariek ez zuten nahi "Euskadiko Selekzioa" deitzeko berain uztez "Euskal Herriko Selekzioa" deitu behar zelako. Jokalariek esaten zutenez "Euskadi" bakarrik Bizkaia, Gipuzkoa eta Alaba dira. Eta Beraiek esaten dutenez "Euskal Herria" deitu behar da, Selekzioan Nafarroako jokalariak era badaudelako.
Horren ondorioz Federazioak "Euskal Herria" izena onartu du, eta partidua jolastu egingo da.
Oraindik ez dakigu zien izango den selekzioaren aurkaria, baina esan dutenez ez dute asko tardatuko aurkari bat
Javier clemente barakaldarra, Espainiko Futbol Selekzio Nazionalaren entrenatzaile ohia, Euskal Herriko selekzioaren aldeko jarrera erakutsi du eta Munduko Futbol Txapelketan Euskal Herriko selekzioa entrenatzea bere ametsa dela esan du.

Azkenik, norbaitek joateko interesa badu, Tolosako gazte topaguneak irtera bat antolatu du partidua ikustera joateko.Izana eman behar duzuenok : sarrera bakarrik ordainduko da autobusa doainik izangoda eta.


pelotako lau t´erdiko finala

Abenduaren 12an igandean arratsaldeko seietan Donostiako Atano III pelotalekuan jokatu zen Irujo eta Barriola batzen zituen lau t´erdiko finala. Irujo zen faboritoa euneko 65 batean eta Abelek geratzen den 35 a zuen.
Azknean Abel 7-0 joan ostean irujok ezker gantxo batekin aurre artu zion orduan, asi zen benetako lehia.Azkenean Irujo nagusitu zen 22-17 irabazita.


berriako informazi
Jon Irisarri Mikel ruiz eta Sergio Herrera

Thursday 11 November 2010

TENISA

Tenisa XIX. Mende hasieran sortu zen, XX. mendearen bukaeran bost kontinenteetara hedatu zen. Indian -artean Ingalaterraren kolonia- 1880an hasi ziren lehenengo txapelketak jokatzen, baita Australia, Japonia eta Hegoamerikan ere. 1910ean India osorako estreinako tenis txapelketa antolatu zuten. XX. mendean Europa osoan zen ezaguna. Euskal Herrian, Donostia aldean hain zuzen, XIX. mendean bazeuden jada teniseko jokaleku pribatu batzuk. Espainian, batez ere iparraldean eraiki zituzten eta ondoren Bartzelona eta Madrilgoak etorri ziren.



Dena den,Euskal Herriko lehenengo partiduak Donostiako zezen plazan jokatu ziren, 1904an. Handik aurrera beste leku batzuetara hedatu ziren. 1909an, Espainiako Tenis Federazioa sortu zen eta lau urteren buruan, 1913an, Nazioarteko Tenis Federazioa.

Tenislari aipagarriena

Pete Sampras (AEB, 1971-).

Grand Slam emaitzak
Australiako Irekia: Irabazle (1994,1997)
Wimbledon: Irabazle (1993-95,97-2000)
AEBetako Irekia:Irabazle (1990,93,95,96,2002)
Roland Garros:Final-erdiak (1996)




Wednesday 9 June 2010

DENOK ANOETARA ERRALAREKIN !!



Igandeak 13, errealak ligako azken partidua jokatuko du etxean, irabazi edo berdintzen badu, lehengo mailara igoko da. Horregatik, igande onetan, 18:00etan erreal zale guztiak joan zaitezte errealari bultzadatxo bat ematera, behar du eta!
AURTEN BAI!! http://www.youtube.com/watch?v=PssgnRRxkoQ

Monday 7 June 2010

Zorionak Miren!

Kaixo lagunok!

Orain dela, 3 aste leihaketa txiki bat egin genuen gure artean, dbh 3 eta dbh 4-koen artean. Leihaketa hau futboleko ligaren inguruko galdeketa batean oinarritzen zen eta gure artean Miren Ezeiza izan zen irabazle bakarra. Hori dela eta Mireni elkarrizketa txiki bat egin diogu.

-Ligaren inguruko leihaketa honetan jarritako erantzunak horrelako emaitzak izango zirela uste zenuen ala zortez izan zen?
Zortez, beste lagunei begiratu eta zertxobait aldatuta jarri nituen nire erantzunak.

-Futbola gustatzen al zaizu?
Ez, ez naiz futbolzalea.

-Futbolean oinarrituz, zein da zure talderik gustukoena?
Erreala.

-Kirolen bat egiten al duzu?
Bai, ginasia erritmika.


Eskerrikasko Miren eta Zorionak!


Anne S.S Julen S. Nico M. Txomin A. Maddi S.

Wednesday 2 June 2010

TERMINATO IL GIRO DI ITALIA

Dagoeneko bukatu da Italiako Giroa. 23 lasterketa luze eta gogorren ondoren, irabazlea italiar txirrindulari bat izan da. 19. etapan, Ivan Basso lider jarri zen 195kilometroko ibilbide batean Aprica herrian hamaitzen zela. Lasterketa horretan 3min eta 06 segundu atera zizkion David Arroyori, momentu horretan giroko liderra zen eta etapa horretan Ivan Bassok eskuratu zuen lidertza.
Mendikoa berriz, Matheee LLoyd-ek eskuratu zuen 56punturekin, eta bigarren Ivan Basso ere 41 punturekin.
Hori dena dela eta, gure porrako irabazleak hauexek izan dira:
Unai Hernandez, Beñat Balerdi, Jon Artola, Andoni Mateos, Haritz Zabala, Gorka Toledo, Ainhoa Zubiria eta Nabil Hussein.
Zortzi irabazle hauek sari gixa txupatxus bana jasoko dute.

AURTEN BAI!


Errealak larunbatean Villareal-B ren aurkako partidua irabazi zuen,sufritzeko partidoa izan zen baina irabazi egin zuen. Zale txuri-urdin asko joan ziren partidoa ikustera eta asko animatu zuten.
Orain larunbatean Errealak irabazten badu Cadiz-en aurka eta Betisek Numantziaren aurka galdu ,Erreala matematikoki lehen mailan egongo da!
Aurten bai aurten lehen mailan egongo gara , Aurrera txuri urdinak!

Wednesday 19 May 2010

Barsa garaile izandako ondorioak

Igande gauen Bartzelonak liga irabazi ostean, bertako jarraitzaleek Bartzelona herrian ospatu zuten beraien festa propioa. Dena ondo joan zen, baina, gaua aurrera joan zen ala, motibazioa eta alkoholaren ondorioz, izugarrizko barrabaskeriak egin zituzten, hala nola; 20 zakarrontzi inguru erre zituzten eta beste ainbat gauza ere. Azkenean poliziaren presentzia behar izan zen hau dena bukatzeko eta oso gaizki bukatu zeun denak, hanbat pertsona atxilotuekin.

Baina honek ez zuen Barsa, urrengo egunetan etorri zen festa alde batera utzi.



Julen S.;Txomin A.; Nikolas M.; Maddi S.; Anne S.S.

Monday 17 May 2010

ITALIAKO GIROA 2010


1909an sortu zen Italiako Giroa, lehenengo irabazlea Luigi Gannak zen eta azkenekoa berriz, joandako urtean, Denis Menchov-ek irabazi zuen. 1914. urtetik 1919. urtera arte Lehenengo Mundu gerragatik geratua egon zen, eta 1940. etik 1946. urte arte ere bai Bigarren Mundu gerragatik.

Hauek dira Giroan parte hartzen duten taldeak:


Anima zaitezte DBH-2 eta 3 ikasleok gure porran parte hartzen.Geletatik pasako gara eta zuek papera bete besterik ez duzue egin behar.
Zein izango da Italiako Giroko 2010eko irabazlea? eta mendiko saria zenek eramangodu????
Asmatzen duenak sari bat edukiko du!
ANIMA ZAITEZTE!

Wednesday 12 May 2010

NORK IRABAZIKO OTE DU LIGA?

Jardunaldi baten faltan dena erabakitzeko dago, ala ere, Bacelona taldeak du aukera gehiena. Taldea hau Madrilgo taldearekiko puntu batera dago, baina, segueruenik esan dezakegu Barcelonak irabaziko duela be mailako talde baten aurka duelako. Berdinketa kasuan, barcelonak irabaziko luke bien artean dituen puntuen arteko gorabeheran irabazten duelako.

JULEN SARASOLA, NIKOLAS MUÑOA, TXOMIN AMUNDARAIN,
MADDI SOTIL ETA ANNE SANSEBASTIAN

Monday 10 May 2010

Erreala lehengo mailara igo nahiean


Kaixo lagunok!

Gaurkoan, jakingo duzuenez, larunbateko partiduan Erreala Real Unionen aurka aritu zen, Irunen. Partiduan zehar Errealak ez zuen oso ondo jokatu 0-0 geratu ziren, baina hala ere, lehen postuan aurkitzen da eta hurrengo urtean lehengo mailara igotzeko esperantzarekin gaude. Bi urte igaro dira erreala bigarren mailara jetsi zela, baina berriro ere lehenengo mailakoekin batera jokatzen aritzeko aukera izango duelakoan gaude. AUPA ERREALA!



Maddi S. Anne S.S. Julen S. Niko M. Txomin A.