Monday 7 November 2011

MARCO SIMONCELLI

2011ko Urriaren 23an Sepango zirkuituan, erorketa gogorra jasan zuen Colin Edwars eta Valentino Rossiren artean harrapatua geratu zenean, bere kaskoa hegan atera zen. Pilotu italiarrak buruko traumatismo gogorrak zituen, lepo eta bularrean, eta horrek bihotzeko bat eragin zion. Zirkuituan zeuden klinikako medikuak 45 minutuz aritu ziren pilotua berpiztu nahian baina azkenerako bere hilketa ordua 16:56etan baieztatu zuten.

“Azken egun hauek oso gogorrak izan dira, batez ere 24 ordu igaro ondoren, milaka galdera burura etorri zitzaizkidanean . Zer gertatuko litzateke hura egin izango banu edo beste modu hartara erreakzionatu izan banu?. Beste zerbat egin al izango nuen? Etxera itzuli nintzenean bideoa ikustean galdera horien erantzuna bilatu nuen: ezin izan nuen ezer egin Simoncelli saihesteko. Eta ni bezala, Valentino Rossik ere ez.” Adierazi zuen bere karreretako kide Colin Edwardsek.

Stonerrek ere bere iritzia emateko aukera izan zuen: “ Marco Simoncelliri egin geniezaiokegun omenaldi hoberena berari gustatzen zitzaiona egiten jarraitzea da”.

Berari buruzko informazio gehiago hemen.



Hainbat pilotuk buelta bat eman zuten Simoncelli handiaren omenez, bere familiak nahi zuen bezalaxe eta traken soinuak agurtu zuen pilotua.

No comments: