Sunday 7 December 2008

ABRAHAM OLANOREKIN SOLASEAN

-Beno ba Abraham kontaiguzu, noiz eta non jaio zinen?
Anoetan jaio nintzen eta 4. kurtsorarte han bizi izandu nintzen, eta 5. mailatik aurrera Tolosan.
-
Noiz erabaki zenuen txirrindularitzan ibili nahi zenuela?
Txirrindularitzan ibiltzea betidanik izan dugu etxean. 9 urte nituelarik konpetizioetan parte artzen hasi nintzen. Nire anaiaren bizikleta eredu edukita (EMPORIUN bizikleta)
-Zeure gurasoek zer esaten zizuten?
Neure aitarentzat sorpresa izan zen, eskolan batean ( Del Oria eskola) inskribitu zen bere aitaren baimenik gabe eta tolosako Olimpiadetan hartu zuen parte eta irabazi egin zuen.
-
Kirolari trebea al zinen txikia zinenean?
Oso saiatua eta trebea izan nitzen. Beti gustatu zait denetik egitea eta beti izan dut gustoko kirola.
-
Zein kirol mota praktikatzen zenituen?
Atletismoa praktikatzen nuen gehien, krosetan parte hatzen nuen Tolosa Club de Futbolakin. Baina Atletismoakin batea beti izan dut gogoko bizikleta.
-
Eta orain?
Gaur egun bizikletan ibiltzen eta korrika egiten jarraitzen dut.
-
Eta nonbait egiten al duzu lan? Zertan?
Momentu honetan Unipublic-en egiten dut lan. Taldeak organizatzen, hotelak eta aukeratzen, buelta espainia antolatzen eta beste herrietako txapelketei laguntzen…
-
Zein urtetan hasi zenuen ziklismoa profesionalki?
92.urtean urte erdia profesional bezala CHCS-en pasa nuen, eta rekalifikatu in nitzan Kaiku Guruesan 2 hilabetetan zehar eta geroago Lotus festinan profesional mailan.
-
Zer suposatzen du edo suposatu zuen zuretzat munduko txapelketa irabazteak?
Asko suposatzen zuen. Garaipena lortzea oso atsegina izan zen. Berezia izan zen azken 2 kilometroak gurpila zulatuarekin egin nituelako.
-
Eta joko olinpikoetan domina irabazteak?
Ez zen izan munduko txapelketa bezain berezia baina garrantzitxua izan zen. Ez zeukan orrenbesteko entzumena; ordurarte afizionatuek bakarrik hartzen zuten parte eta lehenengo urtea zen profesionalek parte hartzen zutela.
-
Giro askotan hartu al duzu parte? Zenbatetan?
2 alditan hartu dut parte eta bietan podiumean egon naiz 96. urtean 3.na eta 2001ean 2.na.
-
Zein motatako esperientziak bizi izan dituzu txirrindularitzan?
Esperientzia txarrak eta honak bizi izan ditut, bietatik pixka bat. Lanbide guztietan bezala, zorte hona lana egin da gero etortzen da eta zorte txarra edozein momentutan.
-
Zein izan da bizi duzun esperientziarik txarrena ziklismoan?
Espainiako bueltan erori egin nintzen lider nindoala Anglirun bukatzen zen mendiko etapa gogorra eta azkenean 5.na gelditu nintzen. Erorketaren ostean sahiets bat hautsia neukan eta plakak atera behar izan nituen kazetariek hori sinesteko.
-
Eta onena?
Momenturik onenak ezagutu ditudan pertsonak, txirrindularitzako pertxonak. Erlazio oso onak izan ditut beraiekin eta oraindik ere badauzkat. Kirola kirola da eta historia egiten du baina geratzen dena lagunak dira.
-
Tolosan bizitzea gustoko al duzu?
Bai gustoko dut, bai bizitzeko eta bizikletan ibiltzeko,oso leku politak daude.
-
Zein modalidadetan ibiltzea gustatzen zaizu?
Gustatu gehiena pelotoiean zoazenean lagun artean hitz egiten, lasai goazenean baina azkar goazenean ez.
-
Zein hiru hitzekin deskribatuko zenuke zeure bizitza?
Pertsona bezala, bizitzan pasoan goaz sementzako edukazioa, aita lagun izatea eta txirrindulari bezala baten bat gogoratzen bada ba ondo dago baina pertsona bezala geratzea gustokoagoa dut.
-
Zergatik utzi zenuen txirrindularitza?
Ba bai semeengatik eta baita ere ikusi nuelako nire maila altuena lortu nuelako.
-
Eta azkenik zer iruditzen zaizu Lans Amnstrong berriz txirrindularitzara itzultzea?
Niri ez zait gaizki iruditzen alde batetik bakarrik begiratuta ematen duen promozioagatik, kantzerraren aldeko irudia. Eta oso gaizki iruditzen zait egin dituen deklarazioengatik. Hurrengo tourra disputatu nahi duela esan duelako, gaur egun dauden txirrindulariak menospreziatzen dituelako.

Beno lagunok eskerrik asko gaur hemen egoteagatik eta beste bat arte.

1 comment:

laskikasleak said...

oso interesgarria iruditu zaigu elkarrizketa.


segi horrela!