Thursday 11 December 2008

JULEN GOROSTIAGAREKIN BERRIKETAN

Julen Gorostiaga, lASKORAIN IKASTOLAko Dbh3ko ikaslea dugu. Bere afizioetako bat arrauna da eta Tolosako Arraun Clubarekin aritzen da arraunean.

-Noiz hasi zinen arraunean? Duela bost urte , gutxi-gora-behera, hasi nintzen nire afizioetako bat lantzen, ondo dakizuen bezala aurrauna.
-Zer postutan aritzen zara? Kontra-hanketik aritzen naiz normalean baina beste postuetan ere egon izan naiz.
-Zenbat lagunek osatzen duzue batela? Bost lagunek , baina trainerutan bost lagun baino gehiago sartzen dira.
-Liga asko al daude arraunlaritzan? Enbarkazioen arabera.
-Zenbagarren postuan zoazte? Oraindik denboraldia ez dugu hasi, eguraldia dela eta otsailean hasiko gara berriro arraunean, azarora arte gutxi gora behera.
-Neguan arraunean aritzen al zarete? Ez, neguan eguraldiak asko laguntzen ez duenez, fisikoa lantzen dugu gogor.
-Zenbat urtetik zenbat urtekoentzat da arrauna? Ez dago adin konkreturik, baina normalean gazteek 12 urterekin hasten dira arraunean, eta arrauna uzteko ez dago adin zehatz bat , badaude bai, 56 urteko gizonak arraunean ongi dabiltzanak.
-Zein arraun talde duzu gustukoen? Kontxako banderan parte hartzen duten arraun taldeetatik, Zumaia da gehien mirasten dudan taldea.
-Handitan arraunlaritzan jarraitzea gustatuko litzaizuke? Bai, asko gustatuko litzaidake, niretzat arraunlaritza garrantzitsua da, eta askotan arraunean ibili ondoren, desberdin sentitzen naiz.
-Zein taldetan gustatuko litzaizuke parte hartzea profesionalera iritsiz gero? Tolosan, baina horretarako trainera bat sortu beharko genuke Tolosako arraunlaritza taldekoak; hori zaila ikusten dugu, trainera sortzea ez baita erreza.
MILA ESKER JULEN.

No comments: