Tuesday 9 December 2008

HERRI KIROLAK

Kaixo lagunok, jakingo duzunez joan den ostiralean Gipuzkoako eskolarteko herri kirol txapelketa jokatu zen Billabonan. Laskorain ikastolak ere izan zuen parte hartzeko parada. Billabonara bidaiatu genuen jokalariak baikortasun handiz joan ginen lehengo urtean garaipenarekin bueltatu baiginen etxera. Txapelketa ondo joan zitzaigun, joko guztietan erregular ibiliaz. Hasieratik jakin genuen lehen postuetaz borrokatzeko aukera izango genuela.

Baina proba batean izan genuen zorte txarraz baliatuta oñatiko ikastolakoak aurreratu egin zitzaizkigun. Azken emaitzak dena esaten du:Onati 724. Tolosa 723 hurrengo batean izan beharko da.

No comments: