Thursday 4 December 2008

KIROL ARINAK


Sofing egiten al duzu? Tumbing-zalea al zara? Adituek esaten dutenez, egunero kirol pixka bat egitea izugarrizko onurak ekartzen ditu. Hauek dira esfortzu handirik eskatzen ez dituzten ariketak:


PASEATZEA: Biriken ahalmena, indarra, arintasuna eta orekaren zentzua gordetzen laguntzen du.


KORRIKA EGITEA: Korrika eginda bihotzaren tamaina handitu egiten da.
Korrika egiteak entrenamendu jarraitua eskatzen du, eta gimnasia eta luzatze-ariketak egin behar dira malgutasuna hobetzeko eta gainkargak ekiditeko. Ondo eginez gero, kirol erabatekoa da.


IGERIKETA: Adin guztientzako egokia den kirola da hezur eta artikulazioetako tentsioa gutxitu egiten bai ditu. Ariketa fisikoa egiteaz gain tentsioak gutxitzen laguntzen du.


TXIRRINDULARITZA: Gaur egun gehien egiten den kiroletako bat da. Bi txirrindularitza-mota daude: mendikoa eta errepidekoa. Bata eta bestea dira egokiak bihotz-biriken ahalmena handitzeko.

Edozein kirol egiten hasi aurretik, beharrezkoa da beroketa-ariketa batzuk egitea lesioak azaltzeko arriskurik ez izateko. Beroketa ezinbesteko prestakuntza da ariketa egiteko.


Informazio gehiago jakin nahi izanez gero jo ezazue helbide honetara: http://www.hiru.com/osasuna/osasuna_05_06_04.html

No comments: