Tuesday 31 March 2009

Euskal Herriko itzulia



kaixo lagunok, emen dugu berriz ere gurekin Euskal Herriko itzulia.


Euskal Herriko Itzulia 2009Aurreko ostegunean eman zuten Euskal Bizikleta eta Euskal Herriko Itzulia bateratzearen berri. Aurreko urteetatik baitzirudien horrelako zerbait gertatuko zela, izan ere, Euskal Bizikletako antolatzaileek gero eta zailtastun handiago baitzituzten txirrindulariak ekartzeko. Txirrindularitza zaleok ez gaitu erabakiak harritu.

2009ko lehen ekitaldian 6 etapaz osatutako lasterketa prestatu dute. Bi elkarteek adostu bezala (Diario Vascoko Kirol Antolakuntza eta Euskal Bizikleta Elkartea), etapa horietako bat Arraten amaituko da. Aurtengoan 3. etapa izango da. Protourreko lasterketa apirilak 6an hasiko da Ataunen eta Zallan amaitu apirilak 11ean. Hona hemen lasterketaren laburpena:

1. etapa (apirilak 6): Ataun-Ataun
2. etapa (apirilak 7): Ataun-Villatuerta
3. etapa (apirilak 8): Bilatorta-Arrateko santutegia
4. etapa (apirilak 9): Eibar-Gueñes
5. etapa (apirilak 10): Gueñes-Zalla
6. etapa (apirilak 11): Zalla-Zalla (bakarako erlojupekoa)

partaidetatik aukera gehienak dituztenak nere ustez
Alberto Contador,Samuel Sanchez eta igor anton

No comments: