Tuesday, 13 November 2012

TOLOSAKO KIROL OHITURAK


JAKIN EZAZU GEHIAGO TOLOSARRETAZ!

Ba al dakizue Tolosako Usabal kiroldegian 9.000 bazkide daudela gutxi gora behera? Horregatik edade desberdinetako jendeari galdeketa txiki bat egin diegu kalera ateraz, eta erantzunekin taula bat egin dugu informazio guztia jarriz. Osasuntsua izateko alde batetik kirola egin behar da eta bestetik ondo elikatu. 


Hementxe duzue tolosarren kirol taula, kirolariak gara ezta? 


Iraila hilabete egokia izaten da askorentzat kirola egiten hasteko, baina maiz gertatzen da lanak eta neguko iluntasunak harrapaturik bulegoan edo, bestela, sofaren epelean egotea nahiago izatea. Ba, jakin ezazue garai estresatuetan edo psikologikoki nekagarrietan dela komenigarrien kirola egitea. Ariketa fisikoa egitea depresioaren aurkako irtenbidea dela dioen zurrumurrua aspaldi zabaldu zen eta berrikitan plazaratutako bi ikerketari esker zientifikoki frogatuta gelditu da.


TANIA SEVILLA, JON ANDER ARREGI, ASIER AIESTARAN ETA AINHOA LAKUNZA.

Thursday, 8 November 2012

IGERIKETA


IGERIKETA


Pertsona ia guztiek praktika dezaketen kirola da igeriketa. Izan ere, uretan zaudenean, gorputz-atal ezberdinek jasaten duten inpaktua oso txikia da eta grabitatea ere ezberdina. Hala, jaioberriei, haurdun daudenei edota adin nagusikoei zuzendutako ikastaroak ohikoak dira gure igerilekuetan. Hona hemen igeriketak dituen zenbait onura:

-Bizkarrezurreko desbideraketak zuzendu.
- Gauzak baikortasunez pentsatzeko lagungarria da.
-Bihotzari eta birikei erresistentzia handia eman.
-Bihotzeko gaitzak izateko arriskua murrizten du.

Orain, igeriketa estilo mota batzuk azalduko dizkizuegu, bakoitzean bideo bat eskeiniz:

Bular-igeriketa:

Estilo zaharrena da honako hau. Besoak atzerantz irekitzen dira sorbalden parera iritsi arte, eta beti ur azpian edo ur gainean.

Crawl-igeriketa:

Igerilariaren beso bat airean mugitzen da eta esku-azpia behera begira eta uretara sartzeko prest du. Hankak, berriz, ostiko oszilatzailea izena duen eran mugitzen dira.

Tximeleta-igeriketa:

 Besoen mugimendua etengabekoa da, eta betiere aldaken uhin-mugimenduekin lagunduta egin behar da. Ostikoa, izurdea izenekoa, oinak elkartuta egiten den beheranzko mugimendu zakarra da.

Bizkar-igeriketa:

 Mugimenduen sekuentzia txandakakoa da: beso bat airean esku-azpia kanpora aldera hankaren azpitik ateraz, beste besoak gorputza uretan bultzatzen duen bitartean.

Bukatzeko, munduan dagoen igerilari famatuenetariko bat aurkeztuko dizuegu:

Michael Fred Phelps igerilaria da, munduko hainbat errekorren jabe. 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetanzortzi domina irabazi zituen, horietatik sei urrezko eta bi brontzezko. Gainera, Joko Olinpiko batean domina gehien irabazi duenaren errekorra berdindu zuen, Alexander Dityatinek 1980ean egindako marka berdinduta.
Michael igerilariak, hainbat urte igeriketan ibili ondoren mugara iritsi dela pentsatzen du eta igeriketa utzi du, eta berak dionez, 100 metro tximeleta izan da bere azken proba indibiduala eta izugarria iruditu zaio.


Tuesday, 6 November 2012

Zer dakizu Herri kirolei buruz?

Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalki. Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki dezakegu. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin. "Herri kirol" esapidea nahiko modernoa da; Ipar Euskal Herrian, bestalde, "indar joko" izan da erabili den izendapena. Denera, 18 herri kirol daude, hauek ezagutzeko klik egin hemen.