Thursday 8 November 2012

IGERIKETA


IGERIKETA


Pertsona ia guztiek praktika dezaketen kirola da igeriketa. Izan ere, uretan zaudenean, gorputz-atal ezberdinek jasaten duten inpaktua oso txikia da eta grabitatea ere ezberdina. Hala, jaioberriei, haurdun daudenei edota adin nagusikoei zuzendutako ikastaroak ohikoak dira gure igerilekuetan. Hona hemen igeriketak dituen zenbait onura:

-Bizkarrezurreko desbideraketak zuzendu.
- Gauzak baikortasunez pentsatzeko lagungarria da.
-Bihotzari eta birikei erresistentzia handia eman.
-Bihotzeko gaitzak izateko arriskua murrizten du.

Orain, igeriketa estilo mota batzuk azalduko dizkizuegu, bakoitzean bideo bat eskeiniz:

Bular-igeriketa:

Estilo zaharrena da honako hau. Besoak atzerantz irekitzen dira sorbalden parera iritsi arte, eta beti ur azpian edo ur gainean.

Crawl-igeriketa:

Igerilariaren beso bat airean mugitzen da eta esku-azpia behera begira eta uretara sartzeko prest du. Hankak, berriz, ostiko oszilatzailea izena duen eran mugitzen dira.

Tximeleta-igeriketa:

 Besoen mugimendua etengabekoa da, eta betiere aldaken uhin-mugimenduekin lagunduta egin behar da. Ostikoa, izurdea izenekoa, oinak elkartuta egiten den beheranzko mugimendu zakarra da.

Bizkar-igeriketa:

 Mugimenduen sekuentzia txandakakoa da: beso bat airean esku-azpia kanpora aldera hankaren azpitik ateraz, beste besoak gorputza uretan bultzatzen duen bitartean.

Bukatzeko, munduan dagoen igerilari famatuenetariko bat aurkeztuko dizuegu:

Michael Fred Phelps igerilaria da, munduko hainbat errekorren jabe. 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetanzortzi domina irabazi zituen, horietatik sei urrezko eta bi brontzezko. Gainera, Joko Olinpiko batean domina gehien irabazi duenaren errekorra berdindu zuen, Alexander Dityatinek 1980ean egindako marka berdinduta.
Michael igerilariak, hainbat urte igeriketan ibili ondoren mugara iritsi dela pentsatzen du eta igeriketa utzi du, eta berak dionez, 100 metro tximeleta izan da bere azken proba indibiduala eta izugarria iruditu zaio.


No comments: